Zisjordaniak mende erdi bat darama okupatuta, lurraldearen %60 bereganatua du jada Israelek. 1948ko maiatzaren 21ean Israelgo Estatua sortu eta biharamunean milaka palestinarrek etxea utzi behar izan zuten. Data hau gogora ekarri dugu Jon k. Billelabeitia historialariarekin. 1993ko Osloko Bake Akordioak inflexio puntua izan zen.Bi estatuen irtenbidea ezerezean utzi du kolonizazio […]
Hizpidea
Bilbo Hiria eta Gasteizko Hala Bedi bi irratiek elkarlanean egindako goizeroko informazio saioa. Astelehenetik ostegunera, goizeko 9etatik 10etara, Euskal Herriko eta munduko gaurkotasuna Bilbo – Gasteiz konexiotik.
Gaurko ekonomia tartean Steve Keen ekonomialariak idaztitako artikulua ekarri digu Joseba Tobar Arbuluk. Bere artikuluan ironia handiarekin ekonomia neoliberala desmuntatu egiten du. Ekonomia neoklasikoko teoriak faltsuak direla dio. Laburbiltzen dirua kontrolatzeko banku zentrala behar dela, interes baxuarekin jendeak inbertituko duela eta azken finean egiten dena da; diruarekin espekulatu egiten da. […]
Ekainaren 10ean hitzordu garrantzitsua du Gure Esku Dagok Bilbon; “inoiz ikusi gabeko galdera ikur erraldoia” osatuko dute hara joango diren herritarrek, Euskadi plazatik Plaza Eliptikoraino, “erabakitzeko prest” daudela aldarrikatzeko. Zelai Nikolas Gure esku dago ekimeneko bozeramaile izan da gurean. Larunbateko ekitaldia “beste mugarri bat” izango da adierazia du. Demokrazian sakontzen […]
Gaurkoan euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu, eta bertatik bertara Nafarroako gaiak ekarri dizkigu. Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Auzitegi Gorenak Altsasuko kasua. Eten egin zuten astelehenean auzia, erabaki arte norena zen epaitzeko eskumena eta atzo erabaki zuen terrorismotzat jo eta Auzitegi Nazionalaren esku uztea. Etsipena ekarri du Iruñean […]
Euskal Herria eta Sardinia geografikoki urruti daude, baina, antzina, bien arteko lotura egon zen. Hainbat ikerlariren teoriak bildu ditu Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan. Hipotesi nagusia da Mesolito eta Neolito garaian migrazio handia egon zela Euskal Herritik Sardiniara eta orduan eraman zutela euskara bertara. Erromatarrak joan arte euskara […]
Eredu soziala auzitan jarri dute Zubietan, larunbateko martxen berri eman du Argia astekariak. Gai hori azalera eraman du eta Dani Blancok egindako argazkiekin Pello Zubiriak iritzi artikulua egin du gaiaren inguruan, “Erregimenak linfona bat dauka Gipuzkoan” izenburupean. Horrez gaian, Nire Fillati eginiko elkarrizketaren inguruan berba egin digu Lander Arbelaitzek, Katakra […]
Ekainaren 4ean Gasteizen ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaia izango da. Gasteizko Zabalgana auzoan hamaika ekintza egingo dituzte. “Josi ta josi” izango da aurtengo jaiaren leloa. EHIGE guraso elkarteko koordinatzailea Lurdez Imaz izan da gurean. Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean egon behar dela aldarrikatuko dute. Horretarako eskola euskaldun, publiko, […]
Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten 22. Edizioa izango da. Ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 2an, Lekorneko Garro gazteluaren inguruko zelaietan ospatuko da. Gaurkoan Jon Irazabal izan da gurean jaialdiaren filosofia eta helburuen inguruan berba egin dugu. Baina EHZn dena ez da musika, eta aurten ere gogoetari tarte zabala egingo diote. […]
Espainiako Gobernuak atera berri ditu urtarrila eta martxoan artean izan ziren lan istripuen estatistika, eta zenbait datu interesgarria argitaratu ditu. Horiek aztertu ditugu Endika Alabort Amundarain ekonomialariarekin. Azken 4,5 urteotan lan istripuak gora egin dute, zenbait urteetan behera egin ondoren. Joera onen atzean dagoena aztertu ditugu. Guzti hau lan erreforma […]
Tene Mujika beka irabazi zuen iaz Miren Garatek, eta urtebetean moldatu du “Ekaitzaren zipriztinak” liburua. Hogei gaitan banatuta krisiak utzitakoaren errepasoa egiten du. Hogei hitz aukeratu ditu: prekarietatea, ekintzailetza… eta horien inguruko istorioak bildu ditu. Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika liburu honek. Ez ditu zergatiak bilatzen, ez […]