Maiatzaren 11n eta 12an egin dituzte Udaltop jardunaldiak Lasarte-Oriako. Hizkuntza ohiturak eta euskararen erabilera aztertu dituzte, hainbat adituk parte hartu du jardunaldietan, gaurkoan Joxean Amundarain Gipuzkoako foru aldundiko teknikariak ekarri dizkigu jardunaldien nondik norakoak. Euskal Herri osoko euskara teknikariak bildu dira Udaltop soziolinguistika jardunaldietan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170523_hizpidea_joxean_amundarain.mp3 Deskargatu hemen.

Irandarrek argi utzi dute  bigarren itzulirik behar izan gabe hautatu dute Hassan Rohani presidente , botoen %57ko babesarekin. Ostiralean izan ziren Iranen  hauteskundeak eta bigarren agintaldiari ekingo dio Hassana Rohani. Gaurkoan Iranera begira jarri gara eta Iraneko errepublikako sistema aztertu dugu Jon K.Billelabeitiarekin batera. Konplexua da Irango sistema, izan ere […]

Gaurko saioan Maria Gonzalez Gorosarri batu zaigu. Urte batzuk atzerrian eman eta gero, Osakidetzara bueltatu da. Osasun zerbitzu publikoen inguruko albisteak aztertu ditu hedabideetan. Osakidetzak galdu dituen langileen ondorioz, gaixoentzako arreta nabarmen kaltetu da eta hori hedabideetan izan duen isla ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170522-hizpidea-mariagorosarri.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengoa kurtso berezia da sindikatuarentzat, lanean aritu dira  aro berri bat ireki nahian, datorrena “Gure Garaia” izan dadin. Gogoeta prozesu eta biltzarraren berri emateko Igor Arroyo izan dugu gurean.  Sindikatuaren ardatza birdefinitzeko garai izan da urtea eta datorren biltzarra, orain arteko ibilbidea oinarri hartuta, aldaketa gauzatzeko erabakiak hartuko dituzte. Burujabetzarik […]

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak azken urteetan pentsio sisteman emandako erreformen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Aurreko astean “ Pentsio publikoak mantendu, gaur eta hemen” jardunaldian jasotako iritziak ekarri dizkigu, bertan ELA, LAB, Pentsionistak martxan eta Mikel de la Fuente adituak esandakoak aztertutakoak azaldu dizkigu. Azken erreformak murriztu nahi dituzten […]

Gaurkoan hirigintzari begira jarriko gara baina feminismotik, hori da hain zuzen ere Dunak taldearen xedea; Hirigintza feminista eta parte hartzea lantzen duena. Dunak taldeko Zuriñe batu zaigu. Hiria kolektibotik abitu zen dunak taldea. Hiri feminista kontzeptuaz ari garenean bizitza zentroan jartzen duen hirigintzaz ari gara. Orain arteko hirigintza oso genero […]

Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana  aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta […]

1

Gaur Joseba Felix Tobar Arbulu batu zaigu saiora. Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Oinarrizko errenta ez da neurri ekonomikoa, hori Josebaren ustetan karitatea da, eskumako gobernuek bultzatutako neurriak dira. Josebaren ustetan badira beste aukera batzuk ongizatea bultzatzeko, langabezia bukatzeko ez da karitaterik behar, lanpostuak sortu behar dira. Oinarriko […]

Beste behin Frantziara begira jarri gara, atzo bertan ikusi genuen Emmanuel Macron Angela Merkelekin batera.H arrera abegikorra egin zion Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Emmanuel Macron Frantziako presidenteari atzo Berlinen. Edouard Philippe eskuindarra izendatu du Macronek Frantziako lehen ministro. LRko diputatuak eta botoak bereganatu nahi ditu ekainera begira. Guzti horiek aztergai […]