Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko nabarmendu ditu, hasteko Ultzamako biogas planta ikertzeko batzordea eratuko dela. Bestetik hasi dira tramitatzen eremu mistotik eremu euskaldunera pasatzeko tramiteak, orotara 40 herri egin dute eskaera eta tramitazioa martxan jarri dira. Bukatzeko egun hauetan Iruñea ospatzen ari den IkerGazte […]
Hizpidea
Bilbo Hiria eta Gasteizko Hala Bedi bi irratiek elkarlanean egindako goizeroko informazio saioa. Astelehenetik ostegunera, goizeko 9etatik 10etara, Euskal Herriko eta munduko gaurkotasuna Bilbo – Gasteiz konexiotik.
Maiatzaren Lehena 8 orduko lan jardunaldia lortzeko borroka bat izan zen. Gaurko lanaren ekonomiaren tartean Endika Alabort Amundarain ekonomialariak lan jardunaldiak izan ditu hizpide. Lan orduak eta produktibitatearen inguruan eginiko ikerketa ezberdinak komentatu dizkigu. Frantzian orain dela urte batzuk 35 orduko lan jardunaldia jarri zuten, EAEko administrazio publikoan 35 orduko […]
Gaur hasi da IkerGazte kongresua Iruñean, bat egin dugu kongresuarekin Idoia Torregarai UEUko komunikazioa arduraduna batu zaigu saioan. Udako Euskal Unibertsitateak IkerGazte Nazioarteko ikerketa kongresua euskaraz kongresua antolatu du bigarren urtez. Helburu argia dute, ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu eta beraien arteko ezagutza sustatu. 180 ikertzaile batuko dira hiru egunetan, orotara […]
Nazioartera begira jarri gara gaurko Hizpide magazinean, hamabostean behi batu egiten zaigu Fakun Aznarez kazetaria. Venezuelako gatazkari begiratzeko prisma ezberdinak edo desenfokatuak daude eta horiek aztertu ditugu. Albisteak emateko terminologia ere aztertu dugu, “oposizio baketsua” edo “protesta baketsua” bezalako terminoak erabiltzen ari dira. Bukatzeko Argentinan Macriren gobernuak bultzatutako “2X1” lege […]
Martxoan Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten Arrasaten, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Taldeak gogoeta egin du azken hilabeteotan, hamarkadatako lana etorkizunera eramateko. Horiek izan ditugu hizpidea Azaitze Gartziarekin. Gogoeta horietatik atera da “Euskal herria euskaldunari ateak ireki” dokumentua. Euskara agendaren erdigunera ekartzeko helburua du Euskal Herrian euskaraz elkarteak eta horretarako […]
Bi egun baino ez dira falta Gasteizko kaleak aldarrikapenez betetzeko. Manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Arabako hiriburuan, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko.Oier Gomezen kasuak titularrak hartu ditu azken asteetan, baina badira oraindik larriki gaixorik dauden beste 12 euskal preso. Preso gaixoen egoeraz mintzatu gara gaurko saioan, Gotzone Lopez […]
Gaurkoan EHUko Lan Harreman fakultatean antolatutako Berrikuntza sindikala jardunaldiak izan ditugu hizpide. Jon Bernat Zubiri ekonomialaria batu zaigu saiora. Gazte enpleguan, soldatapeko zerbitzu ekonomikoen eraketa berria izan du ardatz. Gazteak presente dauden sektore berri askotan ez dira sartu sindikatuak, baina horietan sartzeko zailtasunak ere badauzkate. Estrategia sindikal komunikatiboak berritzeko eztabaidarako […]
Botikak ahotik hartzen ditugunean, hainbat bide partekatzen dituzte horiek elikagaiekin haiek digeritzean, askatzean, xurgatzean, metabolizatzean, banatzean eta kanporatzean. Beraz, euren arten interakzioak sor daitezke, eta horiek eragina izan dezakete botikaren eraginkortasunean zein gaixoen nutrizio-egoeran. Horrela, ezinbestekoa egiten da jakitea janariarekin lotuta botikak behar bezala nola hartu behar diren. Guzti horiek […]
Apirilaren 28an Lan Osasun eta Lan Segurtasunaren Nazioarteko eguna izan zen, Sindikatuentzat salaketa eta mobilizazio eguna izaten da, aurten ere kalean ikusi ditugu, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta ELA batera. Zenbakiak benetan larriak dira ; 2016an 53 langile hil zen hego euskal herrian lan istripu baten ondorioz. Maiatzaren lehena […]
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE aplikatzen jarraitzen dutela salatzeko planto eguna deitu du Hezkuntza plataformak. Karmelo ikastolako Olatz Egiguren izan da gurean, gaur eguneko egoeraren berri ematen. Maiatzean zehar LOMCEren araberako 4 azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan , DBHn: 4. Mailan eta Batxilergoan […]