Gaur Euskararen eguna ospatzen da munduko haiunbat tokitan, eta egun ona da euskararen egoera aztertzeko. Emun taldeko Juanjo Ruiz izan dugu, eta berak “Irten hizkuntzaren armairutik” gidaz hitz egin du. Bukatzeko, Juanjok esan digu “Lehen hitza beti euskaraz, eta gero gerokoak”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151203hizpideajuanjoruiz.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinearen hasieran izenburuak irakurtzen ditugu eta gure kolaboratzaileek jorratu nahi dituzten gaiak aukeratzen dute: gaur, Euskararen eguna eta 04/08 sumarioa izan dira. Maite Asensiok, Jakin aldizkariko Lorea Agirreren euskararen inguruko adierazpenak izan ditu hizpide. Ion Ansak, aldiz, gaur hastekoa den 04 / 08 sumarioa izan du mintzagai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151203hizpideamaite%20Asensiojonansa.mp3 Deskargatu […]

Egunero izenburuak irakurri ondoren bi gonbidatu ditugu “Hizpidea” magazinean haiek sakontzeko, eta gaur Nekane Zinkunegik eta Eñaut Mitxelanak horixe egin dute. Nekanek “Ametsen liburua” izan du hizpide, non 467 preso-iheslari errepresaliatu eta 20 euskal artista agertzen diren. Eñautek, bestalde, Durangoko azoka, eta Bizardunak eta Esne Beltza taldeen hikamika izan ditu […]

Koldo Mitxelena jaio zeneko 100. urtemugan, jardunaldiak antolatu ditu EHUk Bilbon eta Gasteizen. Jon Zarate Koldo Mitxelenak egindako lanekin hasi da. Gero, bihar ekitaldi instituzionala egingo dutela Bizkaia aretoan kontatu digu. Eta hilaren 3 eta 4an, Gasteizen egingo dute Jardunaldi akademikoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151201hizpideajonzarate.mp3 Deskargatu hemen

Zamzar online aplikazioa, fitxategiak hainbat formatutara konbertitzeko aplikazioa, atera berri dute. Gai horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi, beste aplikazio berri batekin jarraitzeko: Akuilari hizkuntza eskubideen aplikazioarekin. Bukatzeko, Google Play music-ek MS Windows mahaigainerako bertsio bat daukala kontatu digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideajabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Abengoa enpresa espainiarrak porrot egin dezake: zor handia dauka eta IBEX-35etik bota berri dute. Joseba Barandiaran ekonomilaria horrekin hasi da gaurkoan, Europako Banku Zentralak ostegunean egingo duen bilerarekin jarraitzeko. Bukatzeko, Parisko erasoek ekonomian izan ditzaketen ondorioak aztertu ditu Josebak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri eta gure bi kolaboratzaile hasi dira komentarioak egiten. Hasteko, Irati Sarasuak Garoñako zentral nuklearraz hitz egin du, baita berrirekierarako data jarri ere: datorren urteko urtarrilaren lehen egunean. Gero, Gotzon Hermosillak Parisko goi bilera izan du hizpide. Gotzonek, neurri lotesleak beharrezkoak direla eta askatasunen murrizketak azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideagotzonirati.mp3 Deskargatu […]