Zalaparta handia sortu du azken egunotan Abel Azkonaren “Desenterrados” erakusketak. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda. Gero, gaurko eztabaida Nafarroako Parlamentuan aipatu du, Erabakitzeko eskubidearen inguruan. Lan munduan beste bi berri: alde batetik, atzo Urdazubin langile bat hil zela, eta bestetik Landabengo VWeko egoera. Bukatzeko Agendan, euskaren eguna eta […]

Datorren larunbatean, hilak 28, eta Hezkuntza plataformen topaguneak deitua, LOMCEren aurkako mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Inposiziorik ez. Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza plataforma horretan irakasle, ikasle eta gurasoek parte hartzen dute, Leire Zelaiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpidealeirezelaiahezkuntzaplataformentopagunea.mp3  Deskargatu hemen

Gaur, Aritz Galarragak hiru gai aztertu ditu, beti hedabide batzuek ateratako informazioari erreparatuta. Hasteko, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Kataluniak Ogasun sail propioa izateko proposamena. Bigarrenik, Convergenciak beste alderdi bat sortuko du datorren udaberrian seguru aski. Eta bukatzeko, Espainiako gobernuak, Montoro ministroak hala esanda, ez dio krediturik emango Kataluniakoari. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpideaaritzgalarraga.mp3 […]

Abenduaren jai-zubi horretaz probetxatuz, Durangoko azokak bere ateak irekiko ditu 50.ez. Aurten bost egun izango ditugu azokatik pasatzeko, lagunak agurtzeko, etab. Dakigunez, Durangokoa disko eta liburuak baino gehiago da, eta 250 ekitaldi dituzte prestatuta, azokan bertan eta kanpoan martxan egongo diren bederatzi gunetan. Gaurkoan, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak hori […]

Hilaren 30ean hasi eta abenduaren 12an bukatuko da Parisen Aldaketa klimatikoari buruzko goi bilera. Bertan, munduko ia 180 herrialderen ordezkariak egongo dira, eta tartean hainbat kontraesan. Jokoan, hasteko Lurraren etorkizuna. Iratxe Arriola baikor agertu da bileraren emaitzen inguruan, ahaztu gabe guk, pertsonalki, gai honetan egin ahal duguna. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151125hizpideairatxearriola.mp3  Deskargatu hemen

Mundu osoan (edo ia) ospatuko da bihar Emekumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna, Euskal Herrian ere. Gaia komentatzeko, gaur Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kidea izan dugu. Oihanak, egunaren garrantzia azpimarratzeaz gain, “Hau ez da gure bakea” leloa aztertu du. Bihar egun berezia da, baina indarkeria mota horrek gainontzeko 364 egunetan borrokatzera […]

Eguneko izenburuak irakurri eta gaur ere bi kolaboratzaile izan ditugu Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak komentatzeko: Ibai Trebiño eta Nagore Uriarte kazetariak. Ibairen ustez, azken egunotan herrialde gehiago animatu direla ematen du, “hau laburra izango ez den arren”. Nagorek, bestalde, Erresuma Batuko Cameron lehen ministroaren adierazpenak aztertu ditu. Bukatzeko, Nagorek ere […]

Pasa den igandean presidentea aukeratzeko hautsekundeen bigarren itzulia izan zen Argentinan, eta eskubiko hautagai Mauricio Macrik irabazi zituen: bera izango da, abenduaren 10etatik aurrera, hurrengo presidentea. Eta horrekin batera aldaketak: Fakun Aznarezen ustez aldaketak izango dira laster kanpo harremanetan, geoestrategian, giza-eskubideetan eta ekonomian. Bi Argentina eraiki nahi ditu Macrik: bata […]