1

Eztabaida eta gehiago piztu omen du ETBk “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala emateak. Gai honekin hasi da Nekane Zinkunegi eguneko izenburuak irakurri ondoren. Gero, Kataluniako ANCren dokumentua izan du hizpide: horrek gobernagarritasun ekordioa eskatzen die 72 parlamentari independentistei. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanekanezinkunegi.mp3 Deskargatu hemen

Berriro dugu gaia mahagainean, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Nafarroako Deikaztelu batuko dituen goi tentsioko argindar linearena. Bere garaian hamalu mila alegazio aurkeztu ziren eta afektatutako udal guztiek linea horren aurkako jarrera agertu zuten. Orain, gaia berpiztu dute eta gainera, beste linea bat eraiki nahi dute Nafarroa eta Landak batzeko, Autopista elektrikorik […]

Izenburuak baino, egun hauetan, izenburua esan beharko genuke, Pariseko erasoek atentzio guztia bereganatu dutelako. Gaurkoan, Gorka Bereziartuak Hollanderen adierazpenak aztertu ditu: azken finean, Gorkaren ustez “askatasuna mugatuko digute askatasunaren izenean”. Idurre Eskisabel, bestalde, kezkatuta agertu da pentsalari batzuen azken egunotako adierazpenekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151117hizpideagorkabereziartuetaidurre.mp3 Deskargatu hemen

Duela gutxi, Errenteriako Udalak “Oroimen partekatu baterantz” txostena (PDF) atera du. Oroimen arloan gogoratu azken bolada honetan dauden desadostasunak: Errenterian, aldiz, udalan dauden talde guztiek sinatu dute aipatu txostena. Julen Mendoza alkateak esan digunez ” urte batzuk barru konturatuko gara txosten honen balioaz”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideajulenmendoza.mp3 Deskargatu hemen.

Irakasleentzako enplegu eskaintzak hautsak harrotu ditu Nafarroan: astebete daramate gaiarekin, eta oraindik ez dela guztiz konpondu ematen du. Horrez gain, Mikel Bujandak aurtengo Nafarroa eguna eta izango diren omenduak komentatu du. Eta bukatzeko, Agendan, Bertsoaroa, Ondare Industriala, antzerkia… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri ondoren, gai batzuk sakontzeari ekiten diote gure gonbidatuek, Gaur, Gotzon Elizaburuk Lasarte-Oriako (Zubietaren ondoan) PSEren jarrera aztertu du: “Errauskailua bai, baina ez Zubietan, urrun baizik”. Oihana Etxebarrieta, bestaldetik, “Errauskailua egiterakoan herritarren parte-hartzea beharrezkoa dela” esan digu. Horrez gain, atzo Iparraldean Armistizio eguna izan zen, eta Lehen Mundu Gerrako […]

Zinebiren 57. edizioa ostiral honetan, hilak 13, hasiko da Arriaga Antzokian. Ines Intxausti Zinebiren idazkari nagusiak kontatu digunez, hilaren 20ra arte, Bizkaiko hiriburuan 30 herrialdetako 65 pelikula ibiliko dira leihaketan, dokumentalak, animaziozkoak eta fikziozkoak. Horiekin batera hainbat sekzio (Beautiful dogs, Bertoko begiradak, Zinelab…) eta “Pelota II” dokumentalaren estreinaldia larunbatean. Insaustik […]

Aritz Galarragak La Vanguardia, El Periódico, elpunt-avui, Ará eta vilawebek gaur diotena aztertu du bi gairen inguruan: alde batetik Espainiako Auzitegi Nazionalak Kataluniari buruz hartutako erabakiari buruz, eta bestetik, gaur Artur Masek, bigarrenez, inbestidura saioari aurre egin behar dionaren inguruan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151112hizpideaaritzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]