Gaindegiak egin duen azken txostenean, besteak beste, datu hori agertzen da: Euskal Herriko 18 urteetako beherakoen %20 pobrezia edo bazterketa egoeran daude egun. Horrekin batera, Imanol Esnaolak beste datu batzuk komentatu ditu: dena den, datuok larriak badira ere, Europako Batasuneko batez bestekoaren azpitik gabiltza momentuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021imanolesnaola.mp3  Deskargatu hemen

Izenburu batzuk irakurri ondoren, sakontzea dugu gustoko Hizpidean, eta horixe egin dute Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua kazetariek. Gotzonek gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi den Askapenako bost kideen aurkako epaiketa izan du hizpide, Iratik, aldiz, pasa den larunbateko Donostiako manifestazioa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151019hispideainakisarazuaetahermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den astean izan zen Donostian: kasu batean, frankismoak, besteak beste, Aitzol apaiza Hernanin fusilatu izana salatu zuen Aitzol Azpirozek; bestean, Pedro Estonbak komisaldegian jasandako torturak salatu zituen, Juan Mari Zulaikak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151019hizpideajuanmarizulaika.mp3 Deskargatu hemen Argazkia: LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Aste honetan jakin dugu Telefonicak Yolanda Barcina fitxatu duela bere Movistar + ordainpeko telebista zerbitzuan kontseilari moduan. Aferak hautsak harrotu ditu Nafarroa Garaian, eta kritikarik ez da falta izan, askok ate birakarien adibide argia ikusten baitute izendapen horretan. Gero, Euskalerria irratiko esatari Mikel Bujandak beste hainbat gai jorratu ditu Nafarroari […]

Generalitateko hiru kargu epaitegian dabiltza egunotan, pasa den Azaroaren 9an konbokatutako kontsulta dela kausa. Atzo Irene Rigau egon zen; gaur Joana Ortegaren txanda da, eta bihar Artur Mas presidenta egongo da. Aritz Galarragak Cataluniako hedabideek kasuari dedikatutakoa komentatu du gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151014hizpideaharitzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Gaztelueta ikastetxeko aferak bazterrak nahastu ditu azken egunotan. Afera iluna eta azkarra, kontuan hartuta Vatikanoak egun gutxi behar izan dituela ikerketa abiatu eta ixteko. Imanol Alvarezen ustez, azkarregi joan da afera, orain Getxoko epaitegian geratu dena. Edozein kasutan, Imanolentzat, larria litzateke akusatua errugabea bada errudun bezala agertzea, baita alderantziz ere […]

Espainiarentzat hispanitatearen eguna dena beste askorentzat herri indigenen erresistentzia eguna den moduan, datorren astean Askapenari Madrilen egingo zaion epaiketari buelta eman eta Espainiar estatua bera epaitu dute hainbat lekutan, Askapenaren aldeko ekimenetan dabiltzanek. Lurrek kontatu digunez, Gaur eguerdirako “Herri libreen martxa” deitu dute “Gora herriak” lelopean. Hitzordua Iruñeko Antoniutti parkean izango da […]

Asteko gaia izan da Nafarroako Itun Ekonomikoaren aurkako erasoa, Madrildik etorria, nahiz eta Madrilgo gobernuaren azken adierazpenek egoera lasaitu. Gai horrekin hasi da Mikel Bujanda bere Nafarroako kronika. Euskalerria irratiko esatariak, ondoren, VolksWagen enpresak Landabenen duen plantaren egoitzaren inguruko albiste eta kezkak aipatu ditu eta, bukatzeko, lau izen propio aipatu ditu: […]