Izenburuak irakurri ondoren, gaur ere bi gonbidatu izan ditugu Hizpidea magazinean. Nagore Uriartek Rajoik atzo abenduaren 20ko hauteskundeak egiteko dekretua aztertu ditu, baita emandako diskurtsoa ere. Igor Goikoleak, bestalde, Carme Forcadell Kataluniako president berria izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151027hizpideaigoretanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den astean jakin genuen irailean Bilbon egindako Kukutzaren inguruko azken epaiketaren epaia: bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta isuna 19 auzipetuentzat. Iñaki Carro abokatuaren ustez, Kukutza defendatzea epaitu dute eta froga seriorik gabe epaileak zigor gogorrak aplikatu dizkie auzipetu guztiei. Defentsak, helegitea jarriko du, Carrok esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideainakiikarro.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den larunbatean, 160 eragile baino gehiagok antolatuta, “Alternatiben herria” egin zuten Bilboko zenbait gunetan, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Yolanda Jubeto ekonomia auzunean ibili zen. Horretan, kapitalismo heteropatriarkala aztertu zuten, baita lan prekarietatea ere, hainbat alternatiba atera zituztela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen

Enpresa pribatu batek salatuta, iragan astelehenean absolbitu zuten Erri de Luca idazle italiarra. Fiskalak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zuen, idazleak “AHT saboteatu egin behar dela” esateagatik. Gaurkoan, Gorka Bereziartua kazetariak berri hori aukeratu du bere iruzkina egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151020hizpideagorkabereziartua.mp3

Egunero egiten dugun bezala, hainbat hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzeko unea heltzen zaigu, eta horixe egin dugu gaurkoan ere. Kattalin Minerrek asteburuan Bilboko Zorrotzan gertatutako bortxaketa saiakera izan du hizpide. Patxi Ruiz de Samaniegok, aldiz, larunbateko “Alternatiben herria” ekimena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideapatxietakattalin.mp3 Deskargatu hemen

Lau urte pasatu dira ETAk jarduera armatuari utzi zionetik. Paul Riosek errepasoa egin dio azken lau urteko epeari, gero gaurko egoeraz hitz egiteko. Paulen ustez egun ez dago Bake prozesurik martxan, eta horretarako, edo PPren gobernuak estrategiaz aldatu edo hurrengo gobernu baten zain geratu behar dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151023hizpideapaulrios.mp3 Deskargatu hemen

EPA inkestaren arabera, azkenaldian langabeziak gora egin du Nafarroa garaian. Honi lotuta, Mikel Bujandak atzo Nafarroako Parlamentuan izandako eztabaida kontatu digu. Gero, gobernu berriak EAE eta Akitaniarekin kooperazioa nahi duela, eta Jose Maria Jimeno Juriori emandako urrezko domina komentatu ditu. Eta bukatzeko, agendan, hastear dagoen Bertsoaroa eta Kirikoketa, Arizkungo besta. […]

Hizpidea magazinearen lehen orduan, Eneko Barberena eta Danele Sarriugarte idazleak izan ditugu eguneko izenburuak sakontzeko. Enekok Mercadonaren irekiera Bilboaldean hartu du hizpide; Danelek horretaz ere hitz egin du, baina batez ere Kukutzaren aurkako epaiaz. Amaieran, Eneko gai horretaz ere aritu da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151023hizpideadaneletaeneko.mp3 Deskargatu hemen

Gero eta entzunagoak ditugu TTIP edo CETA itunak, transnazionalek inposatu nahi dituztenak. Gaurkoan, Iratxe Arriolak berriro azaldu ditu bi itun horiek, gero zer suposatuko duten komentatzeko. Bukatzeko, mobilizazioak errealak direla frogatuzeko pasa den asteburuan Bruselan izandakoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021iratxearriola.mp3  Deskargatu hemen