Gasteizko Oihaneder etxean gaur, iluntzeko 19etan, Hizpidea magazinea eta Araba Hizpidea ere aurkeztuko ditugu. Gogoratu behar dugu Hizpidea magazinea egunero egiten dugula Hala Bedi Biko eta Bilbo Hiria Irratiko kideok. Iluntzeko ekitaldiaren inguruko xehetasunak Iñaki Ziarsolo antolatzaileak eman dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151105hizpideainakiziarsolo.mp3 Deskargatu hemen

Gaurko Hizpidea magazinean, izenburuak irakurri ondoren, Ion Ansa izan dugu horietariko pare bat sakontzeko. Hasteko, Ionek Cataluniako egoeraz hitz egin du, burujabetasunaren bidean egiten ari denaz hain zuzen, eta hemengo egoerarekin ere alderatu du. Gero, Frantziar estatuan homosexualek odola eman ahal izango dutela komentatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151105hizpideamaitetajonansa.mp3 Deskargatu hemen

Donostiako Egia auzoko Kortxoenea gaztetxea eraitsi dute gaur goizean. Gauez etorri dira 50 bat langile, Ertzantzaren laguntzarekin, eta gaztetxea hesitu ondoren hondeamakinak hasi dira ereisten. Hiru gazte teilatura igo dira, eta langile batzuek (Segurtasun enpresa batekoak?) jaitsiarazi dituzte. Kortxoeneako Ioritzek hori eta gehiago kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideaioritzkortxoenea.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan bi kazetari izan ditugu arlo honetan. Alde batetik Info 7ko Nekane Zinkunegik atzo Donostiako Kortxoenea gaztetxean gertatutakoa aztertu du, “penagarria dela” esanez. Bestetik, Aizu! aldizkariko Eñaut Mitxelenak, Kortxoenearenaz gain, “Estrobo” auzia komentatu du: Eñauten ustez, ematen du arraunlari horiek “normaltzat” jotzen dutela ziztatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151104hizpideanekanetaenaut.mp3  Deskargatu hemen

Gaur Sare herri ekimenaren Aritz izan dugu gurekin. Pasa den asteburuan Sarek Batzar nazionala egin zuen. Horrez gain, Aritzek beste gai batzuk jorratu ditu: hasteko, ETAko 20 presoren helegitea (atzera bota dute), Derioko sabotaia, eta urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon egingo diren manifestazioak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideaaritz.mp3 Deskargatu hemen

Betiko moduan, izenburuak irakurri ondoren sakontzeari ekin diogu #hizpidea magazinean. Gaurkoan, Idurre Eskisabelek bi gai jorratu ditu. Alde batetik, “Estrobo epaiketa”: atzo, arraunlari batek “hainbat sustantzia eta hainbat aldiz injektatu zizkietela” aitortu zuen. Bestetik, pasa den urrrian eta Derion Verónica del Carmen emakume nikaraguarra hil zen, bihotzekoak jota, adineko pertsona […]

Pasa den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian, eta Erdogan presidentearen AKP alderdiak sekulako garaipena lortu zuen, ia ia gehiango osoa lortuz. Txente Recondok garaipen horrek zergatik eta zer suposa dezakeen aztertu ditu. Halaber, alderdi kurduek ateratako emaitza eskasa ere izan du hizpide Txentek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen

Hilaren 6, 7 eta 8an Lurrama azoka egingo dute Miarritzeko Irati aretoan, hamargarrenez, Maryse Cachenaut azokaren zuzendariak kontatu digunez. Aurreko edizioen balantzea egiten hasi da gero esateko Lurrama, azoka baino, laborantza herrikoiaren erakuslea dela. Hiru eguneko egitarau mardula prestatu dute bertoko produktuak eta bertoko produkzio erak erakusteko asmoarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151102hizpideamarisecachenaut.mp3 Deskargatu […]