Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaileak  irabazi du Durangoko Azokako laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du.”Barraka” abentura-bideojoko “umoretsua” izango da, eta irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko ditu. Epaimahaiak baloratu duenez, “haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria” […]

Lau urtetan lau urterori egokitutako diksoak ondo ditu Iker Lauroba musikariak. Azkena “Uda ” izan da. Aurrekoekin alderatuta ezberdinena dela aitoryu digu, oraingoan bestelako erritmoekin ausartu da eta. Durangoko azokan berarekin berba egiteko aukera izan dugu. Gainera ostegunean Kafe Antzokian aurkeztuko ditu kontzertu bakarrean lau uretaroak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211207_ikerlauroba.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Reggaen jarrai bilduma ezagutu dugu, Andoni eta Pablorekin batera. Bertan euskal folklorean reggae eta jamaikar doinuetan aurrez aurre jarri dute. Euskal Herriko 14 taldek parte hartu du bilduman, auzolanean eginiko lana dela azpimarratu dute. Parte hartzaileei dagokionez belaunaldi ezberdinetako musikariak topatuko ditugu diskoan. Mila binilo atera dituzte eta agertzear […]

Larunbatean areto nagusian Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultur elkarteko kideak eta Karmelo Landa ikerlariak “Bilbon dabil Gabriel Aresti” liburuaren aurkezpena egin zuten. Liburua berezia da, izan ere Bilbon barrena ibilbide bat proposatzen digu egileak, 16 geralekurekin. Ibilbidean zehar idazlearen obra, eta Bilboren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Hemen aurkezpena entzungai. […]

Gaurkoan Hipnosia talde berria ezagutu dugu, izen bereko diskoa argitaratu dute. 2021ean sortu da taldea, beste talde batzuetan aritutako musikariak osatu dute proiektu berria. Taldearen izena eta kantuak kontzeptu berdinaren bueltan landu dituzte, gizartea hipnosi batean dagoela eta esnatzeko aldarria egiten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211203_hipnosia_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Erroa argitaletxeak Karmelo Landak idatzitako Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu dute. Liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna, Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, «Bilbo sakon ezagutzeko gida bat» osatu du egileak. Karmelo Landa irakasle […]

Gaurkoan Clara Campo amor kulturgunetik zuzeneko emankizun berezia egin dugu.  Ahize AEK- antolatutako Igo bolumena jardunaldien berri emateko, jardunaldien jarraipena egin dugu, emankizun berezian.  Euskararen erdigunetik urrun egon daitezkeen eremuetako gazteen inguruan hausnarketa egitea egitea du helburu jardunaldiak.  Euskararen ertzean dauden horiei euskarazko kultura ikusgarri egiteko gakoak zein izan daitezkeen […]

1985ean sortu zen Mutrikun Delirium Tremens musika taldea. Hirukote batek osatu zuen lehendabizikoz taldea, baina laukote bihurtu zen Iñigo Muguruzaren bateratzearekin. Bi urteren buruan kaleratu zuen taldeak bere lehenengo lana, 1987an, Zarrapo taldearekin batera, ‘Hemen denak berdinak dira’ izenburupean. Gaur iragarri dute itzulera Kafe Antzokian. Kantu berriak grabatzen dabiltza eta […]

Larunbatean irekiko ditu ateak Durangoko azokak. Kulturzaleek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Durangoko Azokan, Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Gerediaga elkarteko koordinatzailea Beñat Gaztelurrutia gonbidatu dugu gurera. Aurrez aurrekoa izatearen aldeko apustu argia egin du Durangoko azokak baina horrek aldaketa batzuk ekarri ditu eta […]