Atxuriko kantxen itxiera salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak

Ongi Etorri Errefuxiatuak  elkarretaratzea egin du ostegun honetan Bilboko Udalaren aurrean, udal Gobernuak Atxuriko kantxetan hesiak jarri izana salatzeko, gaua aterperik gabeko migratzaileek igaro ez dezaten. Urtarrilaren 3an, Bilbon etxerik gabeko emakume bat hil zen eta ordu gutxira, Udalak kantxak hesitu zituen, pertsona horiek bertan gaua igaro ez zezaten. Inork ez du nahi gazte hauek kantxetan lo egin behar izatea. Harrera elkarte eta bertako auzokideok hilabeteak daramatzate etxebizitza irtenbide duin bat eskatzen. Hesiak jartzea ez da irtenbidea. Auzokideak eta elkartasun taldeak  erabaki horren atzean dagoen arrazakeri soziala eta instituzionala salatu nahi dute.Atzoko mobilizazioan, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak “burdin hesiak berehala kentzeko eta harrera duina egiteko” eskatu du. ‘Konponbideak eskaini beharrean, lotsaren hesia jarri du Udalak Atxuriko kantxetan’, gaineratu du. Ostiral goizean, Amaia Arregi Herritarren Segurtasunerako Saileko zinegotzi ordezkariak eta Juan Ibarretxe Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ordezkariak agerraldia egingo dute, EH Bilduk eskatuta, kantxen itxieraren berri emateko eta kudeaketari buruzko xehetasunak emateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zer eingou asteburuen? 7Katu gaztetxearen urteurrena eta Nacho Vegas Muxikabarrin besteak beste

ol. Urt 28 , 2022
Asteburuko atarian datozen egunetan gure inguruan izango ditugun ekitaldien errepasoa egin dugu. Bilboko Zazpi Kaleetan abiatu dugu errepasoa, 7 katu gaztetxean, 15 urte bete ditu eta astebururako hainbat ekintza antolatu ditu. Adin guztietako jendeari irekitako espazioa denez gero, haurren jolasak eta txokolatada antolatu dute gaztetxeko kideek ostiralerako, 17:00etatik aurrera. 19:00etan, […]

Honekin lotuak