Izerdiak lau funtzio garrantzitsu betetzen ditu: gorputzeko hondakinei irtenbidea ematea, azalaren pH-a jeistea (bakterioen ugalketa ekidinda), gorputzeko tenperatura jaistea eta identifikazioa erraztea (usainaren bitartez, nahiz eta gizakiok ahalmen hau murriztuta dugun). Funtzio hauek ondo betetzeko, izerdia tamainan ekoitzi behar da, noski: ez gehiegi eta ez gutxiegi. Izerdi gehiegi egiten dugunean […]

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala azaroaren 21ean ospatuko da Bilbon. Aizkolaritzaren festa handia izango da eta ekoizpen handia izango du ikuskizun bihurtzeko. Final bikoitza izango da, emakumezkoena eta gizonezkoena.Aitzol Atutxa izan da gurean. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiak 2020an planteatutako erronkei aurre egin die eta, horrela, denboraldi honi amaiera emango dio […]

Aurten Bilboko nazioarteko txotxongilo jaialdiaren 40. urteurrena ospatuko da Bilbon, eta bertako antolatzaileak, Josu Camarak aurtengo programa eta jaialdiari buruz hitz egin digu. Azaroaren 20tik 28ra BBK aretoak, La Fundicionek eta auzoetako auzo-etxeek  eskola umeentzako saioak egingo dira,  hartuko dituzte emanaldiak. Bilbon gain Bizkaiko zenbait udalerrietara ere zabalduko da egitaraua, […]

Auzoan hainbat jabetza dituen espekulatzaile batek, Erribera kaleko 9. blokea erosi du.Bere helburua argia dela salatu dute auzokideak;  auzokideak kanporatu, etxebizitzen balioa handitu eta etekina ateratzen jarraitzea.Erriberako auzokideek haien arazoa gizarteratzeko AZET  sindikatuarekin batera gatazkaren berri eman eta egoerari aurre egiteko hautua hartu dute, Etxebizitza sindikatuak nabarmendu nahi izan du […]

Euskara elkarteen topaguneak “Haurren aurrean helduok heldu” aurkeztu berri du. Azaroaren 22tik abenduaren 5era burutuko den ariketa soziala da, oraingoan helduok hartu beharko dugu erronka, euskaraz aritzeko. Xehetasunak ezagutzeko Goiatz arduraduna dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211116_goiatz.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211116_goiatz.mp3 .

Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruan berba egingo dugu jarraian, izan ere, mugarik gabeko ekonomialariak gaiaren inguruko eztabaida pizteko asmoz, hausnarketa ezberdinak plazaratu dituzte. azken urteotan eztabaida egin du Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) ezar ote daitekeen pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko, askatasun ekonomikoa sustatzeko eta pertsona guztientzat bizitza duina izateko tresna gisa.Ideia […]

“Lumineszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilentzia historia zenbait” liburua izango dugu hizpide,  Bertan diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak jasotzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariak eta  Irantzu Pastor argazkilariak osatu dute liburu puzka, gurean izan ditugu. Ahotsik ez duten errealitateak ikusarazi nahi izan dituzte proiektu […]

 Asteburu honetan egin da KAMERATOIA rallya, euskarazko ikus-entzunezkoen rallyan 16 taldetan banatutako 55 lehiakidek eman dute izena aurten. Tartean gure kolaboratzailea Ane Urkiolak ere parte hartu du, asteburuan zehar eginiko lanaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu. 17. edizio honetako gaia eta ezaugarriak ostiralean eman zituzten eta asteburuan zehar gauzatu behar izan […]

Gaur arratsaldean, CEAR-Euskadik eta Al Borde Films-ek Ipar basatia dokumentala estreinatuko dute. Iluntzeko 19:00etan izango da hitzordua  Campos Eliseos antzokian. Gerran ihes egin zutenen eta gaur egun babes bila dabiltzan pertsonen erbestealdia elkarrizketatzen duen dokumentala da. Ipar Basatia Mexikon eta Euskal Herrian barrena egiten den bidaia da, non ipar eta […]

Taldeak Suare izeneko ballet-ekoizpen berria interpretatuko du, izaki bizidunek naturarekin  duten harremanaren inguruko gogoeta luzatzen duena; horrez gain, Ama Lurra lana dantzatuko du, folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbide bat. Jone Gorizelaia Olaeta Baleteko kidea izan da gurean. Balleteko dantzariekin batera, ikuskizuna osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen […]