Iker Villa (Revolta Permanent), Aritz Mendiola (LauKatu), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno eta Lander Campos musikariek osatzen dute STR taldea. 2019an EPa argitaratu ostean uda honetan diskoa landu dute. Gaurkoan disko berri horretako bi kantu aurkeztu dituzte izan ere bihotz forma duen diskoan gutxika gutxika kargatuko dituzte kantuak. Maitemintzearen inguruko […]

“ Argazkineta” Santutxun izango da. Auzoko hainbat gunetan egongo da, urriaren 13tik azaroaren 3ra, auzotarrek beren oroitzapenak partekatzeko aukera izan dezaten. Furgonetaren helburua da auzo honen buruzko XX. mendeko eta 2000. urtea baino lehenagoko argazkiak, diapositibak, pegatinak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkari eta aldizkarietako ebakinak edo bideoak biltzea eta digitalizatzea. […]

Gau beltza edo arimen gaua hurbil dugun honetan Ane Urkiolak bi pelikula ekarri dizkigu. Imanol Legarretaren “Ilargi guztiak” filma. Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko […]

Cremalleras taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Gernikako taldeak “Aviones con vértigo” deituriko lana plazaratu du. Boskote gaztearen 8 abestiz osaturiko lan honek zuzenean eramaten gaitu 2000. urteko lehen hamarkada horretan denon ahotan zegoen erderaz abestutako pop rock horretara. Melodia itsaskorrak, eta gitarren soinuak dira disko honen osagai nagusiak. Aviones Con […]

Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_EuskalEskolazHarro.mp3 Deskargatu hemen.

Arreta Defizitaren eta Hiper aktibitatearen nahasmendua duen eguna da. “Oztopoak gaindituz” kanpaina jarri du martxan AHIDA elkarteak, urteak daramatzate ikasgeletan laguntza eskatzen euren seme alabentzako.  Elkartetik ere eskaerak egin nahi dituzue gaurko egunez, izan ere aipatzen duzue trabak dituzuela, batez ere hezkuntzan laguntzak jasotzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_irantzu_iratxe_thd.mp3 Deskargatu hemen.      

Gaur aurkeztu dute Jokoteknia bideojokoen IV euskal jardunaldia, Bilbon euskararen etxean azaroaren 6an izango dena. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak ondutako jardunaldiaren xedea da euskara eta bideo-jokoak uztartzea eta euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea. Hala, aurtengo jardunaldian komunitatearen kontzeptuak esangura berezia hartuko du, euskaldunen egoera ez ezik, beste komunitate batzuen […]

La Gaceta del Nortek argitaratu zuenaren arabera, 1960an  4987 etxola zeuden Bilbon, eta bertan 26314 pertsona bizi ziren. Bilboko etxola batean saiakeran aurkitu ditzakegun datuetako bat da. Fenomeno honen inguruko saiakera argitaratu berri du Iñigo López Simónek. Liburuan, etxola auzo guztien errepasoa egiteaz gain, testuinguru historikoa, bertako bizilagunen testigantzak eta […]

BBK-k Garapen Iraunkorreko Helburuen Etxea (GJH), BBK Kuna proiektua inauguratu du Bilbon. Zentro horretan, sustatzaileen arabera, gizartea eraldatzeko ikerketak eta gizartearen egungo erronkei irtenbideak emango dizkieten proiektu berritzaileak garatuko dira, hala nola klima-aldaketa, iraultza teknologikoa, hirien eraldaketa edo migrazioa.Ikastetxean hainbat proiektu garatuko dira, unibertsitateen, administrazio publikoaren, enpresa pribatuen, ikerketa-zentroen eta […]