Udalaren asmoa da herritar guztiengana iristea eta haiek animatzea, eta euskara ikasi nahi duten pertsonen era bateko eta besteko profilak agerira ekartzea, aurrera egitearren Bilbo uri euskaldunagoa bihurtzeko eginkizunean.  Bilboko euskaltegiak moldatu egin dira egoera sanitarioaren aurrean, eta haien eskaintza segurua da. Bigarren urtea izango da ilaran ikastaro ez–aurrez […]

Bakaikuko barnetegitik saio berezia egin dugu, kultur ekarpena izan dute euskaltegiko ikasleek bertan, eta irratiaren bidez inguruko bi proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan dute. Lehenengo geldialdia Iruñeko autobus geltokian egin dugu, duela hiru urte ireki baitzituen ateak GELTOKI proiektuak, eta bertako Katrin Ginea batu zaigu mikrofonoetara. Geltokik ez du irabazi […]

Pikuxar euskal txokoa ezagutuko dugu, Irurtzunen kokatuta dago eta 2003an sortu zen, euskaldunon elkargunea izateko asmoz, euskararen normalizazioan lan egiteko asmoz, eta ordutik hainbat ekimen egin dituzte. Nerea Balda etorri zaigu Bakaikura eta urteetako ibilbidea kontatu digu. Azken urteetan salto ederra eta handia eman eta  Pikuxar egoitza aldatu dute. Ekainaren […]

Kafe Antzokiak 25 urte bete zituen aurreko urtean, baina 25 urte bizirik. Aurten, zoritxarrez, urtebete darama itxita, eta bertako erabiltzaileek hutsune handia sumatu dute. Arnasgunea, jangela, kafetegia, kontzertuak entzuteko tokia edota parranda botatzeko lekua. Kafe Antzokia Bilbon ikastearekin ere lotu omen da sarri, izan ere, ostegunak, ikasleentzat dira. Baina unibertsitatearekin […]

Bilboko konpartsak datorren asterako aurre ikusita zuten Bilboko Irriaren programa aurkezteko prentsaurrekoan gogor kritikatu ditu Bilboko alkateak izan ere ,  Juan Mari Aburto Bilboko alkateak atzo adierazi zuenez  Bilboko Konpartsek Bilboko Irria egitarau kulturaleko ekitaldi gehienak ez ditu baimenduko, Aste Nagusiaren “alternatiba argia” direlakoan. Konpartsek gaurkoan gogora ekarri dute Abuztuaren […]

Bakaikuko barnetegian, zorionez, dena ez da gramatika eta idazlan, eta baditugu ihesbide txikiak: kultura-ekarpenak. Horien baitan izan genuen bisita berezia, izan ere, Inun musikari zornotzarra etorri zen abuztuko arratsalde sargoritsua goxotzera. Musika, kantaren sorrera-prozesua, inspirazio-iturriak, kulturgileen egoera, euskara… izan zituen hizpide hitzaldi musikatu ederrean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210818_mikel_inunziaga_inun_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.

Barnetegiaren magian, June Kintana bakaikuar unibertsalaren bisita izan dugu. Bakaikuko barnetegian dena ez delako idazlanak egitea! Solasaldi goxoan egoteko aukera izan dugu, disko-jaurtitzen aurtengo Espainiako txapeldun handia izan denaren ondoan. Kirolaren joan-jinak kontatu dizkigu, goi-mailako kirolarien ajeak, Olinpiar Jokoak, buruhausteak… Entzungai, Kirol ESkirol saio berezian June Kintana, Bakaikuko disko-jaurtitzaile mundiala! […]

Martxoaren 17an, 2021ko Arkitekturako Pritzker Sariaren irabazlea publikoa egin zen, Anne Lacaton eta Philippe Vassal arkitekto frantziarrak izan dira aurten sarituak. Iaz egin genuen bezala, sari honen inguruan eta sariak suposatzen duenaz hitz egingo dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210325_ula.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur aurkeztu dute “6 balore, 6 kolore, Bilbo milakolore” egitasmoa. Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean eginiko ekimena da.  “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa Bilboko  8 eragileekin batera egin dute. Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu […]

Gaztetatik hasi zuen musikarekin harremana, lehenik trikitixa eta bestelako instrumentuak ikasi eta gero gitarra lagun zuela duela urte batzuk lehengo kantuak sortzen hasi zen. Maiatzean AME estudioan grabatutako lehenengo lana argitaratuko du, Iker Laurobaren laguntza izan du. Gaur “Agur” kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210423_ilargi_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.