Gaur arratsaldean, CEAR-Euskadik eta Al Borde Films-ek Ipar basatia dokumentala estreinatuko dute. Iluntzeko 19:00etan izango da hitzordua Campos Eliseos antzokian. Gerran ihes egin zutenen eta gaur egun babes bila dabiltzan pertsonen erbestealdia elkarrizketatzen duen dokumentala da. Ipar Basatia Mexikon eta Euskal Herrian barrena egiten den bidaia da, non ipar eta hego globalaren arteko muga bertikalean zeharreko igarobideen noranzkoa barne mugimendu, harresi natural eta gizakien bidez irudikatzen den. Memoria ariketa egiten dute 1936tik aurrera migratu zutenak eta gaur egun migratzen dutenak aurrez aurre jarriz. Naiara Gutierrez CEAR- Euskadiko kideak eman dizkigu xehetasunak. Proiekzioaren ostean, Ana Urrutiak Al Borde films eta CEAR-Euskadi elkarrizketatuko ditu. Amets Arzallus bertsolariak itxiko du ekitaldia.
Deskargatu hemen.