Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 12an abiatuko du bere 63. edizioa. Jaialdia azaroaren 19ra arte luzatuko da. Aurtengo programazioa prentsaurreko batean aurkeztu dute gaur goizean. Aurtengo Ohorezko Mikeldi sariak Margarethe von Trottari eta Imanol Uriberi emango zaizkie. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211025_Zinebi.mp3 Deskargatu hemen.

Audience taldeak Tolesdurak aurkeztuko du larunbatean Kafe Antzokian. Ekainean plazaratu zuten bilduma bikoitza eta, gaurkoan, taldeko Gaizka Insunza izan dugu gurekin. Audiencek 20 urte bete ditu eta ibilbideaz berba egiteko aukera izan dugu. Diskoak entzunaldi bat baino gehiago merezi du eta bertan harribitxi bat baino gehiago topa dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_Audience_gaizka.mp3 Deskargatu […]

“Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren artean ezagutzak eta esperientziak partekatuz. Berdintasuna, sexu-eskubideak eta migrazioak” izenburua duten jardunaldiak  izan ditugu hizpide Amaia Urrejola eta Ane Ortiz sexologoekin. Mundu Berriak Gobernuz kanpoko erakundeko  kideak dira biak, sexu eskubideen defentsa eta sexu aniztasunaren defentsa egiten duen elkartea, 2008an abiatutakoa. Urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da hau […]

Oinaren sostengua hiru puntu nagusik osatzen dute: behatz lodiaren basea (metatartso-falange artikulazioa, zehatzago esanda), behatz txikiaren basea eta orpoa. Hiru puntuok eraikin sendo baten habeak bezalakoak dira, eta oinaren egitura guztiak habe horien artean zabaltzen diren gangen gainean daude. Baina eliza gotikoen arkuak harri sendoen gainean bermatuta badaude ere, hezurrak […]

Guggenheimeko garbitzaileek greban jarraitzen dute eta borroka honen oihartzuna zabaltzeko bideoklip bat prestatu dute. Atzo bete ziren 24 urte titaniozko museo erraldoiak ateak ireki zituela, baina bere historian ere bada lotsa-gorritzeko moduko ekintza bat baino gehiago. Horietako bat da azken hilabeteetan bertako garbitzaileek duten lan gatazka, izan ere 129 egun […]

COVID-19aren aurkako murrizketen amaierak terrazak handitzeko ezohiko lizentzien inguruko eztabaida piztu du. Auzo elkarteek eta ekologistek pandemiaren aurreko egoerara itzuli behar dela defendatzen dute, baina ostalariek lizentziak mantentzeko eskatu dute. Ekologistak Martxan elkarteak argi dauka oinezkoentzako espazioa lehenetsi behar dela eta terrazak lehengora bueltatu. Txapu Martin Urretak azaldu digun bezala  […]

Bilbon ehunka pertsona atera ziren kalera ostiralean, erakundeek, talde sozialek, auzoetako taldeek eta sindikatuek deituta. Manifestazioaren helburua EAEn 800.000 pertsona inguruk jasaten duten pobrezia erlatiboa eta larria salatzea izan zen. Gainera, diru-sarrerak bermatzeko sistema irisgarria aldarrikatu zuten, pertsonei pobreziatik ateratzea ahalbidetuko diena. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211018_pobrezia.mp3 Deskargatu hemen.

Zinema atala berbagai izan dugu Ane Urkiolarekin. Bi lanen inguruan mintzatu zaigu: Maixabel Iciar Bollain zinema zuzendariaren azken lanaz eta Asier ETA biok Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua. Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen […]