Haize Arrosa taldeak Magala diskoa aurkezten ari da, Ahotsenean jo berri dute. Eta jarraian etorri zaizkigu Magala diskoaren nondik nolakoak kontatzera. : emakumearen bizipenei, belaunaldien arteko loturei eta transmisioei begiratzen dien lan zaindua da, emoziotik eta esperientzia pertsonaletatik eraikia. Magala gozatzeko gonbidapena ez ezik, komunitatea eta saretzea lehenesten dituen mezua […]

Maloa Brothers talde bilbotarra hip-hop doinuetan oinarritzen da, gero hainbat antzeko estiloko erritmoekin atontzeko euren jarduna agertokietan. Julio Maloa, Aitor Olabarria eta Alain Gutirrez osatzen dute hirukotea. Aurretik La Raiz, Sutan, Nativa taldeetan egon dira. 2023an sortutako taldeak euskara, portugaldarra eta gaztelaniazko testu kaletarrak erabiliko ditu. Maloa brothersen lehen diskoa […]

Durangoko azokan ahotsenean izaten da Gotzon Barandiaran, han eta hemengoak antolatzen, baina sortzailea ere bada eta aurten ere bi lan aurkezten ditu. Batetik Galbahea 2024an maiatzean argitaratu zuen hirugarren poema liburua da. Ondoren bertako poemak taldearekin musikatu eta han eta hemen eskaini izan du zuzeneko emankizunean. Orain hori grabatu eta […]

Durangoko azokako saio berezi hau sortzaile gazte batekin abiatuko dugu,: Irati Bazeta ilustratzaile eta margolaria gurean dugu, aurten Durangoko 60. Azokan bere lehen erakusketa handia aurkezteko du. Iaz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako Sormen Beka eskuratu zuen, Harien isla izeneko proiektuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251205_irati.mp3 Deskargatu hemen.

Ilargi kantariak pop estiloko zortzi kantaz osatutako diskoa aurkeztu du azokan, bere aitaren heriotzaren ondorioz bizitako dolu-prozesu pertsonaletik abiatuta sortu da. Prozesu horretan, Iñurri eta Esku Hutsik elkarteekin elkarlanean aritu da, testigantza ezberdinak jasoz, eta doluaren egoera, prozesuan sortzen diren emozioak eta pertsona horien babesguneakn aztertu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251205_ilargi.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan, literaturaren bidez mundua eta gure ingurua beste modu batean irakurtzen laguntzen digun argitaletxe bat izango dugu gurean: Katrakak. Zazpi urteko ibilbidean, saiakera eta narratiba itzuliak ekarri dizkigute, hizkuntza askotatik euskarara ekarritako lan ausart eta sakonak. Bere katalogoan gako diren gaiak dira feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa eta komunak, […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Zenbat Gara elkartea ageri da: 30 urte beteko dira abenduaren 15ean Kafe Antzokiak ateak ireki zituela . Aitzakia horretatik abiatuta, elkarteak gaur egun dituen proiektu guztien errepasoa egin dugu. Ondoren bi elkarrizketa nabarmendu ditugu. Batetik, Jose Luis Mendilibarri egindakoa: Zaldibartarra, gaur […]

Euskararen eguna ohiko ospakizunetatik harago joan zen atzo Bilbon. Borroka eta aldarrikapen kutsua izan du aurten, euskaldun gehien biltzen dituen hirian. “Erdalduntze makina gelditu!” lelopean, ehunka euskaltzale bildu ditu Guka plataformak antolatutako manifestazioak. Plaza Eliptikotik abiatuta, Arriaga antzoki ingururaino egin dute ibilbidea, eta Bilboko Kale Nagusian aldarri ugari entzun dira. […]

Azaroan argitaratu zuen Sara Zozayak bere lan berria, attä, deiturikoa. Disko txiki honek lau abesti ditu, baina emozio eta paisaia zabalak sortzen ditu, iluntasunetik goxotasunera eta denbora laburreko oroimenen osotasunera eramanez entzulea. Ahots eta sintetizadore bidez, mundu propio bat marrazten digu. Bihar Kafe Antzokian aurkeztuko du diskoa zuzenean. Aitzakia ederra […]