Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251114_agenda_unairen_ikaslea.mp3 Deskargatu hemen.  

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Franco hil zela 50 urte beteko direla gogoratzen da, azaroaren 20an. Urko Apaolazak artikuluan azaltzen duenez, urteurrena aukera paregabea da espainiar diktadorea oroitzeko: ohean hil zen arren, poltsikoa ondo beteta utzi zuen azken hatsa ematerakoan. Artikulua, bereziki, negozioei buruzkoa da. Bestalde, […]

Bilboko Abando Udaltegia euskarazko musikaren historiaren soinu-bidaia bihurtu da azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean. “Kanthoria eta Auto-tunea” erakusketak gure musika ondarea eta gaur egungo sorkuntza digitala elkartzen ditu espazio berean, ahozko tradizioko lehen kantuetatik autotunearen garaira arteko ibilbidean. Proiektua Musika Bulegoak sustatu du, elkartearen 10. urteurrenaren harira. Xabier Erkizia ikertzaile […]

Azaroaren 15ean, Euskararen Etxea euskarazko bideojokogintzaren topagune nagusi bilakatuko da. Jokotenia Bideojokoen euskal jardunaldiaren zortzigarren edizioa izango da bertan, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak antolatuta. Hiru helburu jakin ditu: euskara eta bideojokoak uzatartzea, komunitatea sendotzea eta sortzaile berrien lana ezagutaraztea. Gainera, goizean zehar lau hitzaldi eta mahai-inguru bat eskainiko dira. […]

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon, Jone Laspiur aktore eta musikaria izan dute protegonista azalean. Besteak beste, euskal zinemaren garai oparoaz, egindako azken lanaz, Karmelez, eta egindako filmez aritu da. Laburrean, Xanti Agirrezabala elkarrizketatu dute; aktore eta sortzailea. Oro har, estreinatuko […]

Azaroaren 13an mobilizazioa deitu dute Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian “erresistentzia” egiteko.  Batu Elkarlaguntza Sareak salatu duenez, Cerberus putre-funtsak bi bizilagun kaleratzeko prozesua abiarazi du Basauriko Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian. Egoera horren aurrean, sindikatuak mobilizazioa antolatu du datorren azaroaren 13rako, “erresistentzia eta elkartasuna” aldarrikatzeko. Baturen arabera, beren helburua alokairu […]

Gaua, Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren hirugarren film luzea Azaroaren 14an iritsiko da aretoetara. Aurretik Fant jaialdiak emanaldi berezia antolatu du azaroaren 12rako. Urkijoren aurreko lanen antzera -Errementari (2017) eta Irati (2022)- fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu Gaua filmak ere. Oraingo honetan, XVII. mendean girotutako euskal mitologiaren gauaren munduan […]

Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdiarekin bat eginda, euskalgintzako eragile nagusiak eta erreferentziazko euskaltzaleak bildu ziren ostegunean Arantzazun. Bertan, “Euskaltzaleon garaia da” manifestua aurkezteaz gain, adierazpen sendoa egin zuten: iritsi da berriro ere euskaltzaletasuna lehen lerroan jartzeko eta euskararen aldeko pizkunde berri bati bide emateko garaia. Abenduaren 27an Bilbao Arenara joateko deia ere […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251107_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin batera. Azaroaren 15ean gizonezkoen Euskal Futbol Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du Bilbon — karga sinboliko handiko partida izango da, eta horixe izan dute astekariaren azalean. Bigarren gai nagusia Net Hurbil ataletik dator: Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako “Kalitatezko gizarte babesa bermatu, eskuin muturrari bidea […]