Azaroaren 17arekin batera greba deialdia egin du ELA sindikatuak. Kalera atera dira Hego Euskal Herriko ehunka langile zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” aldarrikatzera. Zaintza gehienak “pribatizatuta edo merkantilizatuta” daudela salatu du sindikatuak. Halaber, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela adierazi du. Maite Leizegik zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan […]

Gaurkoan bi telesailen inguruan mintzatu zaigu Iskandar Hamawy. Lehenengo Ted Lasso komediaren inguruan. Futbol amerikarreko entrenatzaile xalo batek (Jason Sudeikis) zortea probatzea erabaki du Ingalaterrako futbol-klub batean, baina esperientzia faltak mesfidantza eta desadostasuna piztu ditu jokalarien eta zaleen artean. Bestetik asko hitz egin den telesaila izan du hizpide “Patria”. Fernando […]

Gaurkoan Ane Urkiolak bi ikus-entzunezko lan komentatu dizkigu eta bien arteko erlazioa azaldu digu. ETBn estreinatu berri den “Hondar Ahoak” telesaila izan du hizpide. Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau […]

Sarek urtero urtarrilaren 9an, Bilbon, antolatzen duen manifestazioa, aurten, herriz herri egitea erabaki du. Egungo egoera kontuan harturik, euskal presoen baldintzak hobetzean urratsak ematen jarraitu beharra dagoela adierazi du. Beraz, segurtasun neurri guztiak hartuta eta leku zabal batean egingo dira aurten mobilizazioak. Urtero bezala, 17:30etan emango diote hasiera mobilizazioei, herriz […]

Munduko Medikuak elkarteak 25 urte bete zituen joandako ekainean. Efemeride hori dela eta, euskal GKEak topaketa birtual hibrido bat antolatu du gaur, ostirala, 18:00etan, Facebooken eta Zoomen bidez zuzenean antolatutako jarduera ireki baten bidez. Josu Abad presidentearen hitzetan, “Pertsona guztiek osasunerako sarbidea izatea ospatu ezin dugun arren, 25 urtez Munduko […]

Bilbo zaharreko bihotzean kokatuta dagoen Sehaska etxea Ricardo Bastida arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen 1914an , eta geroago, 1939an, eraberritu egin zuen. Diru publikoz egindako eraikin historiko hau auzoko emakume langileen beharrei erantzuteko eraiki zen, lanera zihoazenean haurrak uzteko tokia behar baitzuten. Nolabait esateko, langile klasearen beharrei erantzuteko eta hauen […]