Ahotseneako arduradunek agerraldia egin dute gaur Bilbon. Udazkenean sortzaileak hiru plaza izango dituzte euren lanak zabaltzeko. Durangoko azokan, bistan denez ezin izango dira aurreko urteetan egindako aurkezpen kopurua egin, hori dela eta hiru plaza gehiago izango dituzte euren lanak zabaltzeko. Idazleek eta musikariek Durangoko Azokan, Literaturian, Araba Euskarazen eta hirugarren […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Albek bertso saio mundial berezia antolatu du asteazkenerako. Bertsolaritzak rol jokoarekin bat egingo du, fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin: Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia ATOPIArekin elkarlanean. Xabier Landabideak ATOPIA rol jokoaren kideak azaldu digu nolakoa izango […]
Zirkulazioaren egoerak markatzen du pertsona baten benetako adina; horregatik, gaurkoan Oier Gorosabelekin , fisioterapiaren bitartez zirkulazioa nola hobe dezakegun azalduko digu. Horretarako, fenomeno ezagun bat hobeto ulertu beharko dugu: presio arteriala. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Osasuna/191022_Oier_fisiterrapia_OdolTentsioa.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea. Kanpotik datozen turistei zein oporrak etxetik hurbil pasa nahi dituzten euskal herritarrei “Eusko Opor” gutun-azalak erabiltzeko gonbita egin diete. Euskopay aplikazioaren bitartez oporretarako kontu bat ireki eta […]
Konfinamendutik aterazeko estrategiak gutxinaka ezagutzen ari gara, konfinamenduaren leuntzeari buruzko xehetasunak, baina osasun krisiak eraginda irteera beste mundo batera izango da, izan ere kolpean ezin izango dugu lehen lehen egiten genuena egin. Gure hiriak prest daude aldaketarako? Ula Iruretagoeina arkitektua izan da gurean. Hiriko agintariak, teknikari eta akaso epidemiologo taldeak, […]
Gaurko hirigintza tartean Arkitektura eta genero ikuspegia aztertu dugu. 12 hilabete 12 arkitekto emakume ekimenean parte hartu du Ula Iruretagoienak, bertan Pilar Azurmendirekin batera izandako solasaldiaren laburpena ekarri digu. Arkitekturaren politika errekonozitzea garrantzitsua dela azpimarratu du. Arkitektura ez da neutroa. Arkitekturak emantzipatzen du eta biolentzia edo opresio egoerak sortu ditzake. […]
Mondragon Unibertsitatean ekintzailetza gradu bat ikasten ari diren lau gaztek osatzen dute Inspirarte proiektua: Amets Agirrebengoa Arrieta, Mariana Fernandez de Nograro Gutierrez, Ane Sagredo Berzosa eta Nacho Almendariz Martinez. Euskarazko literatura batzuetan bazterturik geratzen delakoan, euskal idazleak bistaratu eta euskal literatura bultzatzeko modua pentsatu zuten: Bizkaiko 40 udalerritan 60 esaldi […]
Maiatzean izan bidea ekimena aurkeztu zutenetik orotara, presoen alde herritarrek buruturiko 2300.000 kilometro baino gehiago zenbatu dituzte.”espetxe politika humanoago baten alde, euskal presoek jasaten dituzten eskubideen urraketei amaiera emateko”. Presoek “etxera itzultzeko bidea hartu” behar dutela esanik, horren alde elkarlana eta indar metaketa bideratzeko deia egin du plataformak. Sarek Bilbon […]
Azkuna zentroaren Steve Paxton koreografo eta dantzariaren erakusketa iraila arte ikusgai dago, Steve Paxton inprobisazio eta contact dantzaren aitzindaritzat jotzen da besteak beste, dantza ulertzeko modu bat ekarri zuena dantza garaikidearentzat. Bere pentsamenduak dantza irauli egin zuela esaten da. Alondegian dantzaren aldeko apustu handia egin du erakusketa hau Bilbora ekarriaz […]
Gipuzkuan abiatu dugu saioa, “Guía de montes de Gipuzkoa” liburuaren edizio berritua ekarri digu Hektor Ortegak. Azken hogei urteotan Gipuzkoako mendizaleen artean itzal handia lortu duen klasiko bihurtu da. Iñaki Alcalde Olivaresek eta Txusma Perez Azacetak idatzita, 2000. urtean agertu zen lehenengoz. Oraingoan, Txusma Perez Azacetak igoera guztiak berriro egin […]
