Larunbat honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 20:00retan eskainiko da Burdina ikuskizuna BBK aretoan. Ikuskizunak flamenkoa eta euskal kultura bateratzen ditu, bizkaira heldutako meatzari eta langileen historia kontatzen du Bizkaiko paisaia moldatzeko egin zuten lana aurkezteko helburuz. Beñat Achiary kantaria batu zaigu irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_BE%c3%91ATaXIARI.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Martxoaren 10tik 29ra bitarte ospatuko da Loraldia jaialdia Bilbon. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira hiriko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezagutzen ari gara Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Musikak izango du bere leku garrantzitsua loraldia jaialdian, badakagu […]
Gaur goizean Bilbo feminista saretzen plataformak Martxoaren 8an kalera ateratzearen deia egin du. Aurten Euskal Herrian ez da greba deitu baina azpimarratu dute Borroka feminista beharrezkoa dela, gaur duela urtebete bezala, Bilboko kaleak feminismoz bete ditugu. Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste […]
‘Proiektua geldi dezakegu oraindik’ lelopean, kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute, epaitegiek erabakia hartu arte. Dagoeneko hainbat habitat suntsitu dituen, baita auzitegietan helegitea jarria duen plan honen inguruan Bizkaiko Aldundiak duen sekretismoa salatu du elkarteak. Plataformako kidea den Manuk azaldu dizkigu orain arte egindakoak eta aste honetan deituriko mobilizazioak. Bilbo […]
Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, bi urte daramatza apustu etxeen aurka gizartea mobilizatzen. Apustu etxe hauen ugaritzeak ekarri ditzakeen arazoez jabetuta, Eusko Jaurlaritzari neurri berriak eskatzen dizkiete “gaitz” bezala definitzen duten fenomeno honi aurre egiteko. Gaitza salatzeko manifestaziora deitu dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Zabalburu plazatik abiatuko da arratsaldeko 19.30etan […]
SOS Alde Zaharra plataformako kideek Zazpi Kaleetan pisu turistiko ilegalak eragiten ari den kalteak salatu dituzte. Bizilagunak auzotik alde egitera behartzen ari direla, etxebizitzen prezioaren igoerak eta espekulazioak batetik, baina bestelako ondorio negatibo batzuk ere pairatzen dituzte auzoan geratzea lortzen duten bizilagunek. Ondorioak zuzenean jasan eta etxeak uztera behartuak sentitu […]
Bertolt Brecht antzerkigile eta olerkari alemaniarraren Ama Kuraia prestatzen ari da Arriaga Antzokia, denboraldiko antzerki ekoizpen-lan garrantzitsuena. Antzerkia “Ama Kuraia eta bere seme-alabak” klasikoan oinarrituta dago. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200226_amakuraia.mp3 deskargatu hemen.
Errealitatea koaderno batean marrazten dute ‘urban sketcher’ edo kaleko marrazkilariek. Ikusitakoa unean bertan marraztu, eta, marrazkiak sarearen bidez elkarrekin banatzeaz gain, topaketak ere antolatzen dituzte. Barakaldoko Beurko ikastetxeko ikasleak Bartzelonan izan dira marrazkilari topaketa batean. Gorka Belasko irakasle eta marrazkilariak ekarri dizkigu bertan bizitakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200222_UrbanScheter.mp3 Deskargatu hemen.
“Zapalduaren pedagogia” izeneko hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok otsailaren 26an Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.Hitzaldian izango dituenak mintzagai izan ditugu hizpide, lehengo norberaren askatasunaz jardun dugu. Herri honek bizi duen zapalkuntzaz. Zapalkuntza hori izendatzea eta salatzea, edo kamuflatzea eta naturalizatzea, irakasle bakoitzak hartu beharreko erabakia da, baina biak ala biak dira […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Zaldibarko zabortegiaren inguruko erreportajea landu dute. “Krisia lehertu da Euskal Oasian” deituriko erreportajean zabortegia zabaltzeko egondako mugimendu politikoak aztertu dituzte. Ezbeharra gertatu zenetik instituzioak izandako jokabideen errepasoa egin dute. Bestetik Bi elkarrizketa nabarmendu ditugu Anjel Lertxundi […]
