Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, Harrapazank gazte programaren 15. edizioa ospatuko dute martxoaren 20an, Bilborock aretoan. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da ekitaldiaren helburu nagusia. Programa 10 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_Harrapazank.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Topaldiaren edizio berria izango da otsailaren 6an, Bizkaia Aretoan hain zuzen ere. Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen du jardunaldia eta Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien inguruan hausnartuko dute bertan. Aurtengo Topaldiaren inguruan gehiago jakiteko Mikel Ozaitarekin, Topaguneko kidea, hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_topaldia.mp3 Deskargatu hemen.
Galdera berriak izango ditu Egunean behin jokoak denboraldi berri honetan, erabiltzaileek galderak bidali ahalko dituzte, eta denboraldiko sailkapena ere egingo dute. Zortzi aste iraungo du denboraldiak, martxoaren 29arte. Denboraldi honetako berrikuntzak errepasatzeko guren dugu Josu Azpillaga Codesintax enpresako kideak. Jokoa funtsean ez da aldatu, egunean hamar galdera beharko dira ahalik […]
Ane Lindane aktorea eta Joselu Angulo txistularia aukeratu dituzte 2020ko Bilboko Inauterietan Farolin eta Zarambolas izateko. Aurtengo gaia “etorkizuna” izango da eta kartelak “etorkizunetik etorritako bi izaki erakusten ditu, Frarolinez eta Zarambolaz mozorrotuta, hiribilduaren gainetik hegan”. Inauteriak Otsailaren15ean abiatuko dira kopla txikien lehiaketarekin. otsailaren 20tik 25era ospatuko ditu inauteriak, “ekintzaz […]
2020. urtean Azkuna Zentroak, Alhondigak alegia, hamar urte beteko ditu. Kultura Garaikidearen Zentru gisa finkatu dela azpimarratu dute gaur Alondegiko arduradunek, —Fernando Pérez zuzendariak eta Juan Mari Aburto alkateak— efemeridearen berri emateko egin duten agerraldian. Bisitari kopuruak eta parte hartzeak %40 gehitu da azken urtean. 2020ko programazioa izango da urteurrenaren […]
Caostica-k, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 10.edizioa dakarkigu Bilbora eta zortzi egunez arazo sozialen inguruko hausnarketa mahaigaineratuko du, zinearen eta bestelako diziplina artistikoen bitartez. Ostiralean hasi eta hurrengo larunbatera arte iraungo du jaialdiak eta zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da zeinetatik bi astelehenean izango diren eta beraz igandean ez […]
Ostailaren 1ean 40 urte beteko dira Batallón Vasco Español talde paramilitarrak Yolanda Gonzalez deustuarra hil zuenetik. Auzoko elkarteek omenaldi berezia prestatu dute urtarrilaren 31rako, ostirala. Mural berri bat inauguratuko dute 2016tik Yolanda Gonzalezen izena daraman plazan. Gainera, erakusketa bati hasiera emango diote eta otsaila osoan egongo da ikusgai. Erakusketan Yolandarekin […]
Energiaren alorrean, telefoniarenean bezela badago, korporazio handiez beste, gure etxeko kontsumoaren bidez eredu kooperatibista bultzatzeko aukerarik. Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, iturri berriztagarrietatik sortutako argindarra merkaturatzen duena. Energia sorkuntzan ere badabil, instalazio hidrauliko eta fotovoltaikoak sustatzen. 2020 energia autokontsumoaren urtea izango dela ziur dago Jokin Castaños, Goienerreko sorkuntza arloko […]
Lautan Hiru antzerki jaialdiaren bigaren edizioa hastear da. Iaz Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, hamaika ekitaldi anolatu ziren, horietariko bat Lautan Hiru jaialdia izanik. Ekimenaren arrakasta medio, aurten errepikatzea erabaki du Euskalzaindiak, iazko eragile berberekin; BIRA, Zazpikatu Gaztetxea eta Cafe Bar Bilbaorekin batera alajaina. Mikel Martinez aktorearen eskutik dakartzagu jaialdiaren inguruko xehetasunak. […]
1957an behartutako lurreratzea egin zuen hegazkin batek Ereagako hondartzan, Algortan. Modesto Pérdigo du izena egun hartako pilotuak, gutxi falta zaio 91 urte betetzeko,Historia benetan bitxia hiruka agerkarian. Bestalde, azaleko gaia ekarri digu Unai Break, Alvaro “Alvin” Bayona kirolariari egindako elkarrizketa da. Arrisku kiroletan ibili da beti. Paraplegiko utzi zuen eskiatzen […]
