Azaroaren 8an abiatuko da Zinebi, Bilboko  dokumentalen eta flim laburren nazioarteko jaialdia,  61 edizioa da aurtengoa  edizio honetako berrikuntza guztiak Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak eta Vanesa Fernandez Guerra Zinebiko zuzendariak eman dituzte.Aurtengo edizioan 3921 filmekin aurkeztu dira,  Horietarik 57 film, 29 […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Kataluniako buruzagi politikoen aurkako epaia atera zen egunean abiatu ziren Kataluniara, erreportaje nagusian aurreko astean bizitakoaren laburpena da.  Pello Zubiriaren artikulua ere ekarri nahi duzu gaurkoan, Irailean hil zen Jak Chirac horren berri han eta hemen […]

Estaturik gabeko herrialdeen musikak hitzordua du urriaren 25 eta 26an Galdakaon. Musika Bizian jaialdiak Euskal Herriko, Man Uharteko, Frisiako eta Eskoziako doinuak bilduko ditu . Aurten jarduera paraleloak izango dira: luthier azokaren bidez, artisauek musika-tresnak nola egiten dituzten erakutsiko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191024_MusikaBiziaJaialdia.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren balantzea eskaini dute gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak, Sagrario Aleman euskaltzainak eta Ibon Usarralde mendeurreneko koordinatzaileak. Besteak beste, jardunaldi akademikoetan 170 hizlari eta 1.100 parte hartzaile izan dira, eta 9.000 ikus-entzuletik gora emanaldi artistiko-kulturaletan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191023_EuskaltzaindiaMendeurrena.mp3 Deskargatu hemen.

XXI. mendeko ekologismoaren pop ikurra bihurtu ote da Greta Thunberg? 16 urteko suediarra klima aldaketaren kontrako borrokalari ospetsuena bilakatu da eta mugimenduak inoiz izan ez duen oihartzuna lortu du berak. Honek publikotik bi erantzun mota sorrarazi ditu: Greta eta bere diskurtsoaren alde jo dutenak eta, beste alde batetik, bere kontra […]

URBANBAT Fest bueltan dator Bilbora aurten urriaren 24tik azaroaren 22ra arte. Zortzigarren edizio honetan hiri-desinuak lan ez-produktiboan duen eragina izango da ardatza, bereziki zaintza lanetan fokoa jarriz. Arkitektura gai nagusia izanda, URBANBAT Fest hiria, gizartea, artea, kultura, sozietate eta lurraldea lantzen duen festibal bat da. Bertan gai guzti hauek landu […]

Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez,  azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero […]

Hego Euskal Herriko pentsionistak kalera atera dira  gaur promesen garaiari amaiera emateko. Bilboko udaletxean izan da hitzordua, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsio Mugimenduen partaideak bertaratu dira egoeraren larritasuna elkarturik salatzeko asmotan. Hamaika dira eginiko elkarretaratzeak, baina Pentsioen Sistema Publikoa oraindik bermatzeke dagoela aldarrikatu dute. Halaber, instituzioei arduraz joka […]