URBANBAT Fest bueltan dator Bilbora aurten urriaren 24tik azaroaren 22ra arte. Zortzigarren edizio honetan hiri-desinuak lan ez-produktiboan duen eragina izango da ardatza, bereziki zaintza lanetan fokoa jarriz. Arkitektura gai nagusia izanda, URBANBAT Fest hiria, gizartea, artea, kultura, sozietate eta lurraldea lantzen duen festibal bat da. Bertan gai guzti hauek landu […]

Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez,  azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero […]

Hego Euskal Herriko pentsionistak kalera atera dira  gaur promesen garaiari amaiera emateko. Bilboko udaletxean izan da hitzordua, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsio Mugimenduen partaideak bertaratu dira egoeraren larritasuna elkarturik salatzeko asmotan. Hamaika dira eginiko elkarretaratzeak, baina Pentsioen Sistema Publikoa oraindik bermatzeke dagoela aldarrikatu dute. Halaber, instituzioei arduraz joka […]

BBK Bardin proiektua aurkeztu dute gaur BBK aretoan, Bizkaiko ikastetxeetako nerabeei zuzenduta dagoen hezkuntza-programa. Kanpaina hau egiteko beharrizana, aurreko edizioan eginiko Crush to crush programatik sortu da. Ekimen honen helburua indarkeria matxista adin goiztiarretatik hasita errotik moztea litzateke. 12-16 urte bitarteko gazteen atean berdintasun balioak sustatzea da kanpainaren jomuga. Nerabeek […]

Kamikaz Kolektiboak sorturiko Käffka antzezlana taularatuko dute asteazkenean Kafe Antzokian. Lirian eta Orion neska gazteen arteko maitasun istorioa kontatzen du antzezlanak. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak idatzi dute. Nerabezaroa eraldaketa garaia da, eta hori islatu nahi izan du Kamikaz kolektiboak. Etorkizunean gazteak egoteko lekuak dira Käffka eremuak, eta […]

Gaur Bidebarrieta kulturgunean  Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak lau Euskadi Sariren berri eman du. Etxera bidean liburuagatik irabazi du saria Xamarrek, eta Alice Munroe idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak euskaratzeagatik Isabel Etxeberriak. Ramon Eder idazleak jaso du gaztelerazko literaturakoa, Palmeras solitarias liburuagatik, eta Daniel Innerarityk, berriz, gaztelerazko saiakerakoa, […]

Bilboko “Film sozialak” zinema ikusezinaren Nazioarteko 11. jaialdia ospatuko da gaurtik hasi eta datorren ostegunera bitartean. Bertako edukiek, sarritan pantailaren atzean ezkutatu ohi dena agerian uzteko konpromisoa dute: garapen jasangarria, genero berdintasuna, oinarrizko eskubideak, kultura aniztasuna, migrazioak eta abar. Jaialdian fikzio zein animazio edukiak egongo dira eskuragai, eta baita dokumentalak […]

Bartzelonan izan da aste osoan zehar Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetaria eta aktualitateari jarraika aste honetan zehar bertan ikusitako eta bizitakoa ekarri digu. El Prat aireportuan izan ziren astelehenean eta bertan protesta baketsua eta milaka pertsona batu zuela azpimarratu digu, hedabide batzuetan gatazkak eta poliziaren arteko enfrentamenduen irudiak gailendu baziren […]

Gaur osteguna  jaia antolatuko da Sareanen, performance, kontzertu eta DJekin, eta 20ean, igandean, auzo piknika eskainiko da Mariaren Bihotza Plazan, laugarren urteurrena ospatzeko antolatu dituzte ekimenak, gurean izan da Maria. Sareanek, San Frantziskoko auzo kultur espazioak, 4 urte beteko ditu. Ibilbidea ez da beti erreza izan, baina lan handiz , […]