Euskaltzaindiaren mendeurrenaren Egunak eta lanak dokumentala aurkeztu dute. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira. Gidoia Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoienek idatzi dute eta Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreak izango dira kontakizuna garraiatzen laguntzen duten aktoreak. Hitzak dira protagonistak, Manuel Larramendi izan du hizpide Atxagak. Dokumentala XII.mendean abiatu eta gaur egun arte […]

Bidezko Elikadura  EHIGEk  eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorrari buruzko “Gozo” nazioarteko aurreneko jardunaldiak antolatu ditu gaurtik ostirala bitarte. Jardunaldi hauen helburua da esperientzia eta ezagutzak partekatzea eskola-jantokiekin lotura duten eragileen artean, eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorra lortu ahal izateko.  Helburu honekin hiru atal antolatu dituzte, egun bakoitzeko bat (administrazio publikoak, eragile eraldatzaileak […]

Etxez etxeko laguntzako enpresek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko udaletxean, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek deituta, lan baldintza eta soldata hobeagoen alde egiteko, hain zuzen. Sektoreko langileek hainbat mobilizazio egin dituzte 2016az geroztik, lan hitzarmena berritzeko esperantzarekin. Baina patronalarekin izandako negoziazio saiakeraren porrota ikusita, Eusko Jaurlaritzak esku hartzea […]

Egunotan jakin dugu Alfonso Etxegarai Atxirika Euskal Herrira itzuli dela. Plentziarrak 34 urte eman ditu Sao Tome irlan deportaturik, agiririk eta izaera juridikorik gabe, Espainiako gobernuak 1986an Atlantikoko irla urrun hartara eraman zuenez geroztik. Duela bederatzi urte Sagarren denbora filmak Etxegaraik eta haren bikotekide Kristian Etxaluzek osatutako bikotearengana hurbilarazi gintuen. […]

Gaurtik igandera, urriaren 6ra, Azkuna Zentroak atzo Donostian amaitutako Jaialdiaren film aukera-sorta bat hartuko du. Proiektatuko diren filmen artean, edizio honetan saritutako bi daude: José Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren La trinchera infinita filma, zuzendaritzarik onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu duena; eta Ken Loach zuzendari txalotuaren Sorry we Missed […]

Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena izan da Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da. Gaurkoan metaleko langileek Bilbon egin dute protesta eguerdian. Gainera, pentsionistek bat egin dute metaleko langileekin, pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan […]

Fridays for Future gazte mugimenduak nazioarteko greba antolatu du, eta dozenaka eragilek bat egin dute Euskal Herrian. Hiriburuetan protestak izango dira eguerdian eta arratsaldean. Neurriak hartzeko eskatuko diete agintariei. Bilbon udaletxe atarian egin dute protesta, ehunka gazte batu dira eta arratsaldean 19:00etan manifestazioa deitu dute. Klima larrialdiaz ohartarazteko beste mugarri […]

Done Petri plaza eraberritzeko aurkeztu duten planaren aurrean, Done Petri Bizirik plataformak 15 elkarte eta eragilerekin batera, proiektua gelditzea eskatu dio Udalari, izan ere, proiektuak ez ditu egungo plazak dituen arazoak konpontzen. Bi hilabete geroago ez dugu Udalaren partetik inongo erantzunik jaso. Done Petri bizirik plataformak atzo arratsaldean kalera Nerea […]

Hamalau urte pasatu dira Asier Altuna eta Telmo Esnalek Aupa Etxebeste! filma estreinatu zutenetik. 2005ean aurkeztu zuten, Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean, hain zuzen. Oraingoan, bigarren zatiarekin datoz: Agur, Etxebeste. Gaur bertan estreinatuko da Euskal Herri Osoan. Bilbon atzo aurre estreinaldia egin zuten eta bertan Telmo Esnal, Asier Altuna, Ramon […]