Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu hautagaiekiko elkarrizketa sorta. Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hitzordua EAJ alderdiarekin egin dugu eta bertako Juan Mari Aburto Bilboko alkatea berriz aukeratua izateko helburuarekin dabil buru-belarri lanean egun hauetan. Lau ataletan banatu dugu […]

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin antolatzen ari den Berri Txarrak Lagunartean izeneko kontzertuari buruzko hainbat datu eman ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Euskal Herrian iragarritako emanaldi guztietako sarrerak bukatuta daude jada, beraz, Kobetamendikoa da, gaur gaurkoz, Euskal Herrian talde nafarra ikusteko dagoen bakarra. Kontzertu berezia antolatu dute eta lehene […]

Martxoaren 31n Bilboko euskalduna Jauregian Erabakitzeko eskubidearen aldeko jardueran ziklo bat itxi eta beste bat abiatu zuen Gure Esku dinamikak.Bertan jakinarazi zuen erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko duela, horren inguruan berba egin dugu, erreferenduma, bide berria, etorkizuneko erronkak. Josu Etxaburu bozeramailea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190514_gureeskudago.mp3 Deskargatu hemen.

Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia […]

Astero bezala ARGIA astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara: Berlinen alokairuaren igoeren aurrean sortutako mugimenduaren inguruko elkarrizketa ekarri dute. Anderej Holm soziologoari egiko elkarrizketan irakur dezakegunez, etxejabe handien 200.000 etxebizitza nazionalizatzeko borrokan daude Alemaniako hiriburuan. Bestalde, Pello Zubiriak Mozambike herrialdearen inguruko errealitatea ekarri du eta, bukatzeko, […]

Herri Urratsen 36. edizioa ospatuko da igande honetan, maiatzaren 12an, Senperen, “LK” lelopean. Aurten, festa eta dirua biltzeko asmoaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari lagundu nahi dio. 36. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Ikastolen festak egitarau luzea eta ugaria eskainiko du datorren igandean Senpereko aintziran, adin guztietarako […]

Hilabetean behin Hirukarekin bat egiten dugu eta hilabeteko gaiak ekartzen dizkigu Unai Brea kazetariak. Hauteskunde hilabetea dugu hau eta eskualdeko herrietako emaitzak aztertu eta udal hauteskundeetako hautagaien errepasoa egin dute Hirukan. Horrez gain, Eider De Dios ikerlariarekin elkarrizketa izan dute, etxeko langileen inguruan egin zuen tesia. Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu […]

Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]

Supersur autobiaren aurkako plataformak larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu. EGUN BAT BOLINTXU SALBATZEKO izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo ditugu: informatiboak, jolasak  eta aldarrikatzaileak, Bolintxu salbatzeko. Gaur aurkeztu dute larunbateko egitaraua, gainera obren hasieraren inguruko xehetasunak eman dituzte. Makinak Seberetxe auzoaren inguruan sartu dira, eta lan-erritmo […]