137 urteren ostean, aurreko astean utzi zion Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Espazio hori Atxuriko Garcia Rivero eskolaren zein barrutiko beste elkarteen beharretara egokitzea aldarrikatzen du Lokomotorak elkarteak, espazio publiko eta sozial bat bilaka dadin. Lokomotorak elkarteko Nora izan dugu saioan. Geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Lokomotorak […]

Araba Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan irailaren 17tik 21era ONCEren Astea burutuko da pertsona afiliatuei eta gainontzeko hiritarrei zuzendutako hainbat ekitaldiz. Irailaren 21ean, larunbatean ONCEren Eguna Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da. Oncek egunero egiten duen lanaren berri eman nahi dute jardunaldi hauekin. Herritarrei aukera emanez pertsona itsuen azalean jartzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190917_elk_once.mp3 Deskargatu […]

Bilboko Vista Alegrek izan duen ikusle beherakada izugarria izan da, horren ostean hainbat kritika egon dira, Aste Nagusi ostean Udalak eztabaida zabalduko zuela ematen zuen, baina ez da ala izan. 15 urteko lizitazioa eman dio Toreo Arte y Cultura BMF empresari, honek konpromisoa hartu eta 2.4 milioi euroko berritze lanak […]

Azaroaren 1, 2 eta 3an ospatuko dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon. Mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Prestaketa lanetan murgilduta dabiltza, topaketa horien nondik norakoak ezagutu ditugu Garazirekin.  Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak […]

Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz emaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten arabera. Azterlana burutzeko […]

Manifestazio nazionala deitu du Harro plataformak irailaren 21ean, LGTBI kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko asmoarekin. Deialdia Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat eragileren babesa jaso du. Horren guztiaren berri emateko Joseba izan da gurekin hizketan. Harro! plataforma osatzen dute EHGAM, Sare Lesbianista, Hiruki Larroxa, Lumagorri, Intifada Marika, Iris Proiektua, Ozen LGTB, […]

Sare herritarrak eta IKASMIRA (EHU)  ikasketa juridikoen diziplina arteko ikerguneak  euskal presoen eskubideak urratzen dituen salbuespen legediaren txosten bat aurkeztuko dute NBEko giza eskubideen batzordean. Bost urtean behin, NBEk giza eskubideen egoera aztertzen du kide diren estatuetan. Aurten Espainiako Estatuari dagokio azterketa hori pasatzea.Txosten honek Espainiar Estatuaren egungo kartzela politikak […]

Iraila iristearekin, epea irekiko da datorren ikasturtean Euskaltegietan euskara ikasteko edo hobetzeko matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, Bilboko Udalak eta hiriko Euskaltegien sareak abian jarri dute “Euskaltegiak zabalik. 2019-2020 matrikula orain” kanpaina. Irailaren amaierara arte, kanpaina uriko kaleetan ikusi ahalko da, bilbotarrak animatzearren euskaltegietan izena ematera euskara ikasteko. […]