Aste honetan izan da eta hainbat mobilizazio burutu dituzte, polemika eta guzti. Horrez gain, Fakun Aznarezek Peru, Kolonbia eta Venezuelako egoerak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. Hasteko, egunotan izango diren saio batzuk aipatu eta ondoren, igandean, Korrika Bilbora heltzen denean, Korrika Telebista bihurtuta dagoen Hamaika telebistak, ETBrekin eta beste hedabide batzuekin egingo duen telebista emanaldi bateratua aurkeztu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Atzo Araba zeharkatu ondoren, Bianatik sartu da bart gauean Nafarroa Garaian. Gaur goizean Lodosa, Andosilla… Eguerdian Tutera, gero Tafalla, Erriberri… eta eguna bukatzeko Aibar bisitatuko ditu euskararen aldeko lasterketak, Jon Aranburuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasjonaranburu.mp3 Deskargatu hemen
Hego Euskal Herrian, Espainiar estatuko Pentsioen Kutxa (zentralizatuta dago eta) behera doa, gero eta jubilatu gehiago daudelako, baita langabe asko ere. Beraz, Luis Guridik azaldu digunez, jende gutxiago dago kotizatzeko, eta gehiago kobratzeko. Etorkizunera begira, Gizarte Segurantzatik dirua atera beharrean, Aurrekontuetatik atera daiteke, gure ekonomia adituak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasluisguridi.mp3 Deskargatu […]
Betiko moduan, Agus Perezek Bizkaian diren eta egongo diren antzezlan eta dantza emankizunak komentatu ditu. Martxan ditugu Deustualdeko Pabellon 6 aretoan “Antzerki laburrak” Jardunaldiak. Gaur, bestalde, Khea Ziaterren “Satisfaktion” ikusgai izango da Bilboko Kafe Antzokian. Asteburuan Arriagan, Italiako “Aterballeto” dantza garaikidea izango da, eta apirilaren hasieran Aulestin, ADELen Jardunaldiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasagusperez.mp3 […]
Gaur goizean goiz sartu dira Araban, Okondotik hain zuzen, eta ia egun osoa emango dute Aiaran, Zuian, Trebiñun eta Errioxan. Egunaren azken orduetan, aldiz, Biana eta Mendabia bisitatuko ditu, Jon Aranburuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasjonaranburu.mp3 Deskargatu hemen
Igandean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizen eta Manex Agirre dugu txapeldun berria. Horrez gain, Asier Garciak Pablo Gorostiagaren aske uztea, Rajoyren bisita Gasteizen, Gasteizko udala eta Arrazakeria, Korrika Araban eta Agendako hainbat gai komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa aurreratzen, Khea Ziaterren “Satisfaktion” antzezlanarekin. Bihar errepikatuko da, eta bihar ere Lagun Artean Kantari izango da. Ostegunean “Iñigo gogoan” herri ekimenaren prentsaurrekoa, BBK XXIII. Sariketaren finala eta Stereorocks. Ostiralean, aldiz, Gabriel Aresti euskaltegiaren Jaia, larunbatean […]
Berri horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi gure teknologia arloko kolaboratzailea. Izan ere, Googlek garatzaileek modu seguruan programatu eta kodea partekatzeko Google Code tresna itxiko duela iragarri du, azken urteotan proiektu berri eta indartsuak atera dira eta berea bertan behera uztea erabaki du Mountain View-eko erraldoiak. Arrakastatsuagoak suertatu diren GitHub […]
Korrikaren 19. edizioa aurrera doa eta gaur Bizkaian izango dugu bigarrenez, Barakaldon hain zuzen arratsaldeko 17:25ean sartuko da, Erandiotik etorrita eta “gasolinoz” itsasadarra zeharkatuta. Horren inguruan, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan, Gotzon Hermosillak kontatu zigun atzo Korrika nola iritsiko den eta Ezkerraldean zer egingo duen, horren inguruko ekitaldi ugari […]
