Pasa den ostiralean hasi ziren Deustuko jaiak eta datorren igandera arte luzatuko dira, jai-batzordeko Leire Arroyok azaldu digunez. Bertsotan hasi ziren, Elorri bertso-eskola berriaren eskutik, eta eguraldi hotzaren gainetik giroa zegoen Deustun. Bihartik aurrera gehiago prestatu du jai-batzordeak, bereziki ostegunetik aurrera: kontzertuak, bertso-saioa, mintzomodroa, lehiaketak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solasleirearroyo.mp3 Deskargatu hemen Hona hemen […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Nahiz eta baimen batzuk bertan behera geratu, bi berriuagertu dira azken egunotan: alde batetik Burgosen, Ordunte urtegitik gertu, zundaketak egiten hasi nahi dituzte. Bestetik EAEn Eusko Jaurlaritzak bi egitasmoren berri eman du. Eta bien bitartean, 100.000 sinadura baino gehiago duen egitasmoa geldiarazita dute Gasteizko Parlamentuan, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslarrinaga.mp3 […]
Indarrean hastear da Herritarren Segurtasunerako legea, Mozal legea deritzotena, informazioa zabaltzeko eta jasotzeko aukerak murrizteko helburua duena. Baina joera horren ondorioak gurean agerikoak dira jada: kazetarien eta hedabideen aurkako jazarpena estutu da. Kazetaritza ez da delitua webgunearen bidez dagoeneko 400 euskal kazetarik eman diote babesa Topatu.info-n kazetari lana egiteagatik Madrilen […]
Aste honi dagokiona eta azalean Heziberri egitasmoa. Pertsonaia Askoa Etxebarrieta da, eta Termometroan hainbat artikulu: hasteko, Adolfo Araiz lkarrizketatu dute. Gero, Pirineo Atlantikoetako bozak, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Mozal legea izan du mintzagai https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150313solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Bart, esaterako, bertan behera geratu da egin beharreko bazkide konpromisarioen batzarra, auzia sekretupean dagoela argudiatuta. Horrez gain, Mikel Bujandak Faurecia lantegiaren egoera, eta Nafarroa Garaiko Bertsolari Txapelketa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150313solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den asteartean estreinatu zuten “Sestao Gogoan” elkarteak antolatuta: 1936ko gerratik hasita, frankismoak Sestaon erabilitako errepresioaren berri ematen du. Horrez gain, Alvaro Hilariok Mikel Urdangarinen gaurko kontzertua Arriagan, “Artea eta gerra” hitzaldi zikloa Durangon, edo Deustuko Jaietan izango diren kontzertuak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasalvaro.mp3 Deskargatu hemen
Duela egun gutxi Barack Obamak esan du “Venezuela mehatxu handia dela AEBentzat”. Zaila da ulertzea herrialde txiki baten mehatxua nondik etor daitekeen, errezagoa da, aldiz, mehatxua, eta serioa, inperiotik datorrela. Fakun Aznarezek egoera aztertu eta zenbait puntu sakondu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasasteanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Martxoari dagokiona eta azalean Itziar Aizpuru aktorea. Arin-arin atalean Agin Laburu elkarrizketatu dute, eta Erreportajeetan Lehen Mundu Gerra Iparraldean, Piztiak taldea, edo Hizkuntz eskubideak artikuluak ditugu. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak gaur zortzi Korrikaren 19. edizioa Urepelen hasiko dela gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Horrela salatu du EH Bilduk: inputatu batek, Josu Montesek bere karguan jarraitzen du, eta berehala kargugabetzea eskatu dute. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Auzo Batzarrak, Bilborako Enplegu Plana, eta Pobrezia energetikoa Udal etxebizitzetan jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
