Aste honi dagokiona eta azalean Inazio Hartsuaga. Asteko gaia igandeko Herri-galdeketa Usansolon da, eta Erdiko Kaieran Patxi Zubizarreta idazlea dugu. Marcos Aresta arkitektoari ere elkarrizketa egin diote, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Naparra”-ren desagerpena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/14112solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Trebiñu Arabara batzearen aurka egin du Espainiako Kongresuak, PP eta PSOEren botoekin. Horrez gain, Anakoz Amenaberrek Gasteizko Harresiaren Plataformaren ekimen berriak, Okondoko Mendi eta Natura Jardunaldiak, eta A-25aren inguruko hitzaldi batzuk Gasteizen eta Artziniegan komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141119solasanakotzamenabar.mp3  Deskargatu hemen