UEUko unibertsitatea.netek antolatuta, bihar asteartearekin egingo dute twitterren bidez. Helburua, Zuriñe Etxanobek azaldu digunez, Euskal ikerlarien lana gizarteratzea da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solaszurine.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Duela hilabete, barakaldar batzuk Europara joan ziren Oiola Urtegiaren egoera azaltzera. Denbora pasa da eta euskal erakundeek ez dute erantzunik eman, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Azalean “Mexikoko desargetuak” gaia dugu, eta Asteko Gaia “Red Bay, euskal baleazaleen portua”. Pertsonaia Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso da, eta Erdiko Kaieran Maddalen Arzalluz eta Ramuntxo Christy. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Azaroak 9 Kontsulta Katalunian” artikulua komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
1993. urteaz geroztik dabiltza ospatzen, Pa´yá konpartsak eta Boltxe Kolektiboak antolatuta. Larunbat honetan jarri dute hitzordua, Joseba Izagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasjosebaizaga.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetako berria Nafarroan da Yolanda Barcina presidentea ez dela zerrendaburua izango datozen hauteskundeetan, ahaztu gabe CAN Nafarroako Kutxako auzia berrireki dutela. Horietaz gain, Mikel Bujandak Xaloa Telebista, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141114solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean Gure Energia Plataformak prentsaurrekoa eman zuen Bilbon, SHESA (Sociedad Hidrocarburos de Euskadi) enpresari buruz. Xehetasunak Plataformako Aitor Urreztik ekarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasaitorurrezti.mp3 Deskargatu hemen
Prezinebi martxan dugula, bihar hasiko da Bilboko Dokumentalen eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 56. edizioa. Bertan, 3368 lan aurkeztu dira eta horietariko 68 aukeratu dituzte datozen egunetan Bilboko hainbat aretotan ikusteko, Ines Intxaustik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141113solasinesintxausti.mp3 Deskargatu hemen
Zinebi 56 bihar hasiko da eta Alvaro Hilariok horrekin ekin dio gaurko kronikari. “Zentsura at!” Jardunaldiak ere aztertu ditu, eta bukatzeko, besteak beste, “Black is beltza” komikiaren gaurko aurkezpena aipatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141113solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Atzo hasi ziren, eta mometuz, BBVAk ez du nahi zuen zatia hartuko, merkatalgune bat eraikitzeko. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak “Euskalduntasun urbanoa” hitzaldia, Auzoen Bihotzak egitasmoa, eta Auzo Bira Txurdinagan komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141113solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Maria Servini epailearen eskaera espainiar estatuan pil-pilean dagoela, Perez de Esquivel Bake Nobel Sariaren adierazpenek bazterrak nahastu dituzte: horietan, Argentinako Diktadura eta Eliza katolikoaren agintaritza lotu ditu. Horrez gain, Fakun Aznarezek aste honetan Argentinako Santiago del Esteron egiten ari diren epaiketa, eta datorren urteko presidentetzarako hauteskundeak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141113solasfakun.mp3 Deskargatu […]
