Jabi Zabala, sarean.com. Honako hau dio bere blogean: “Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira”… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141028solasjabiegunkariagutuna.mp3  Deskargatu hemen

Gaindegiak Espainiar estatuko INEk eta Frantziako INSEEk emandakoak batu ditu: guztira 217.500 langabe ziren irailaren amaieran, duela hiru hilabete baino 15.800 gutxiago. Batzuek diote langabezia jaitsi dela, baina Imanol Esnaolaren ustez enplegua ia ez da sortu, eta prekarietatea gero eta handiagoa da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasimanolesnaola.mp3  Deskargatu hemen

Gasteizen bezala, Barakaldon ere etorkinek jasotzen dituzten diru-laguntzak murriztu nahi ditu PPk. Momentuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, proposamen batzuk egin dituzte Udalean. Erantzuna ere heldu zaie, pasa den astean Berri Otxoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen neurri horien aurka. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasgotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean Xabier Iturbe Kutxako zuzendaria. Pertsonaia Leire Olaberria txirrindularia da, eta Erdiko Kaieran Lourdes Mendez antropologoa. Termometroan Gasteizko Olabide ikastolaren 50. urteurrena, eta bukatzeko, Unai Bre erredaktoreak Larrun gehigarria ere komentatu du, “Osasun Publikoaren mitoak” hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141024solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen