Trebiñu Arabara batzearen aurka egin du Espainiako Kongresuak, PP eta PSOEren botoekin. Horrez gain, Anakoz Amenaberrek Gasteizko Harresiaren Plataformaren ekimen berriak, Okondoko Mendi eta Natura Jardunaldiak, eta A-25aren inguruko hitzaldi batzuk Gasteizen eta Artziniegan komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141119solasanakotzamenabar.mp3  Deskargatu hemen

kazetari Pantxo Irigarai izan dugu gurekin. Igandean Baionan XiLaBaren harira eta asteburuan zehar Miarritzen Lurramaren kari bizi izandakoetan murgildu gaitu. Halaber, Lapurdiko hiriburuko abokatuek egingo dituzten greba egunen zergatiak ere aipatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141118solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan, Iñaki Barcenak Aurrekontu horiek aztertu ditu. Foru Aldundian, nahiz eta diru gehiago eduki, ohiko bideari ekingo diote, porlanari. Jaurlaritzan, berriz, 350 miloi euro gastatu nahi dituzte 2015ean AHTren lanetan, jakinda asko falta dela eraikitzeko, eta gero galera handiak izango dituela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasinaki.mp3  Deskargatu hemen