Bilboko K. Antzokiko Zine-txokoa, euskaraz zikloari bukaera emateko Iraia Biterik eta Eneko Olazabalek egindako irratsaio duzue entzungai. Urrian hasi eta ekainean amaitu den ekitaldiari bukaera emateko, lehiaketatxo bat egin dugu Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleen artean. Irabazlearen izena ostiralean ospatuko dugun zine-afarian jakingo dugu. Horrez gain, zein izan den filmarik ikusiena […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Aste honi dagokiona eta azalean “Jai herrikoiak”. Pertsonaia “El Roto” marrazkilaria da, eta Erdiko Kaieran “Guk guere kulturaz” ekimena dugu. Unai Brea erredaktoreak artikulu gehiago komentatu ditu: “Larrungo trena”, “Langileen eskubideak” edo “Iruñeako dendariak eta euskara”. DESKARGATU HEMEN
Gaur ospatuko dutena, ikasturte luze eta gogorrari amaiera emateko. Uztaileko ikastaroak hasi baino lehen, ikasle zein iraskaleek aukera dute gaur ikasturtea ondo agurtzeko, Zuriñe Bilbaok eta Ibai Altzagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gero eta ilunagoa da, eta pribatizaziotik gero eta gertuago dago Donostiako atzoko bileran zer gertatu zen ikusi ondoren. Luis Guridik kontatu digunez, EAJk, PSEk eta PPk prest daude %70 pribatizatzeko; euskal gehiengo sindikalak eta EH Bilduk, aldiz, kontrako jarrera agertu dute berriro. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean egingo dute 17.ez. Kamiseta azoka, Dinamartxa, bertsolariak, txosnak, kontzertuak eta gehiago egun ona pasatzeko, Txomin Aramaiok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Eta bertan hainbat puntu, mozio etab. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Ikasturte amaierako ekitaldia, Grebalariak aske, eta Infobilbao feminista komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Lehen bi abizenak Brasilen jokatzen ari diren Txapelketari lotuta agertzen dira, Brasilgo eta Uruguayko selekzioei hurrenez hurren. Hirugarrena, Argentinako presidente ohia, Madrilen egon da eta adierazpenak egin ditu frankismoaren inguruan, Fakun Aznarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ta gero, Mikel Urbeltzek egun hauetan izango direnak komenatu ditu: Joseba Azkarragaren hitzaldia, kontzertuak, G. Aresti euskaltegiko jaia, Stereorocks, .eus domeinuaren aurkezpena… Datozen egunotan, aurkezpena, hitzaldia, musika, kantak.. Kafe Antzokia udan ere martxan izango delako. DESKARGATU HEMEN
.. edo Gay, Lesbiana, Bi eta Transexualen nazioarteko eguna. Aurten ere kalera aterako dira; aldez aurretik hitzaldi, zine-ziklo eta beste ekitaldi batzuk egin dituzte. Larunbateko manifestazioa bukatu ondoren, EHGAMek Afaria-Jaia-Ikuskizuna (eta sariak) ospatuko du Kafe Antzokian, Imanol Alvarezek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
UEUk eta Zenbat Garak antolatuta, Marijo Imaz izan dugu aste honetan Bilboko K. Antzokian. Marijok Elikadura burujabetza zer den, zer aukera dauden, nola bideratu Euskal Herrian eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
