Irailari dagokiona eta azalean Lorea Argarate eta Eva Gutierrez, Las Tea Partys DJk. Erreportajean Larrinagako kartzela eta erakusketa dugu, eta Literatura atalean Josu Martinezen “Tunelak,. izarak, mozorroak eta bafleak” liburua. Horiez gain, Lur Malleak beste artikulu batzuk komentatu ditu, Begoña 1896. urtean, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015lurberton.mp3  Deskargatu hemen

Boliviako presidentetzarako hauteskundeak, eta nola gainera, botoen %60 baino gehiago ateraz. Gero, Fakun Aznarezek Txilen pasa den igandean manifestazio baten aurka izandako errepresioa komentatu du. Bukatzeko, hilaren amaieran Roussef eta Neves izango dira aurrez-aurre Brasilgo presidente berria izateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141015fakun.mp3  Deskargatu hemen

Bizkaibuseko langileek egun batzuk daramatzate lanuzteak egiten, iaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako Ituna aplikatzeko asmoarekin: ez dute besterik eskatzen, baina egoera ikusita, lanuzteak eta grebak izango dira datozen egun eta asteotan, ELAko Iñaki San Andresek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141014inakisanandres.mp3  Deskargatu hemen

Itziar Laka hizkuntzalariak emango du hitzaldia, eta gaurko elkarrizketan aurreratu digu horren edukia. Aresti euskaldun berria zela jakina da. Horregatik, bigarren hizkuntza ikastean burmuinean gertatzen diren aldaketak azalduko ditu Lakak hitzaldi honetan. Norberaren ama-hizkuntza ez den bigarren hizkuntza bat ikastean bien arteko lehia modukoa gertatzen da gure garunetan, eta Lakak […]