Aspalditik dator gaia: Oiolako urtegian, Barakaldo hornitzen duen horretan, lindanoa aurkitu dute behin baino gehiagotan. Pasa den astean, Gasteizko Legebiltzarrean izan ziren Deskonexioaren aldeko plataformako kideak, informazioa ematen eta deskonexioa eskatzen, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
XIV.mendean, gaztelua osatzen zuen harrizko dorretzarra bisitauko dugu trebiñon,Argantzungo gaztelua ain zuzen ere, Munduko arrozak daztatzeko parada izango dugu Bilboko sanfrantsisko auzoan.Asteburua biribiltzeko,arabako Lapuebla de labarkan,Araba Euskaraz ospatuko da”mugan biziz bizi” lelopean.Bertan,egun ederra pasatzeko parada izango dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Gure esku dago” herri-ekimena. Pertsonaia Euken Ostolaza da, eta beste artikulu batean “Arrakala” dokumentala jorratu dute. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak Elisenda Casañas kataluñarrari egindako elkarrizketa, eta “Gidabaimena euskaraz” artikulua komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Larunbat honetan “Fan (joan) hemendik” herri-ekimena ospatuko dute laugarrenez, txapelokerrek alde egin dezatela eskatuz. Egun osoko egitarua prestatu dute: jokuak, bazkaria, kontzertuak, manifestazioa, flash-moba… Julenek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iruñeatik Madrilera eraman zuen kasua, eta orain, Iruñeara bueltatu dute, ikertzen jarraitzeko. Horrez gain, Mikel Bujandak Parlamentuko eztabaidak, 40 gazte libre geratu direla, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
EAJk eta PSEk, baita PPk ere, Kutxabanken fundazioak sortzea erabaki berri dute. Luis Guridik horrek izan ditzakeen eraginak aztertu ditu, pribatizazioa gauzatuz gero euskal ekonomiarentzat kolpe latza izango dela gaineratuz. Elkarrizketaren bigarren zatian, Europako Banku Zentralak ekonomian sartuko dituen 400.000 miloi euro komentatu du Luisek. DESKARGATU HEMEN
“Espioitza masiboa egiten digute, zergatik ote?” lelopean, aste honetan EHUko irakasle Jesus Ibañezek hitzaldia eman du Bilboko Kafe Antzokian, UEUk eta Zenbat Garak antolatuta. DESKARGATU HEMEN
UXUE ALBERDI, bertsolari, idazle eta sortzailea …izan dugu K. Antzokian; bapatean, gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldien inguruko matazak desarildu dizkigu elgoibartarrak; genero kontuak, joera eta jarrerak bilbatu izan dituen artean. bada bai, zer pentsatua! DESKARGATU HEMEN
Igandean izango da presidentetzarako hauteskundeen 2. itzulia, eta aurrez-aurre Manuel Santos gaurko presidentea eta Oscar Ivan Zuluaga uribista. Fakun Aznarezen ustez, hauteskunde horiek garrantzi handia izan dezakete, Kolonbian zein inguruko herrialdeetan, Venezuelan esaterako. DESKARGATU HEMEN
Espainiako erregearen abdikazioa, Udal etxebizitzak, Grebalariak Askeko manifestazioa, eta Munduko Arrozak izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
