Gaur, Luis Guridik hiru gai aztertu ditu: Fagor-en faktoria batzuk erosteko dauden eskaintzak alde batetik. Bestetik, EPSVak edo Pentsio-funtsak eta Madrilgo gobernuak erabakitakoa. Eta bukatzeko, Langabeziaren datuak: behera egin du, baina oso enplegu gutxi (eta kaskarra) sortu da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703luisguridi.mp3 DESKARGATU HEMEN

Itxi egin nahi dute eta hilaren 8ko data jarri diote: gaur, elkarretaratzea egingo dute irekita manten dezaten eskatzeko. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai komentatu ditu: Deustuko Kanaleko obrak, eta 7 Kaleetako Oinezkoentzako esparrua. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703aitziber.mp3 DESKARGATU HEMEN

Lelo horrekin, Estitxu Garaik ikastaroa eman du Eibarreko UEUn, hilaren 1 eta 2an. Egun euskalgintzan publizitateaz ezer ez edo oso gutxi dakiten batzuk dabiltza publizitatea egiten. Hain zuzen, besteak beste hutsune hori bete nahi izan du ikastaro horrek. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702estitxu%20garai.mp3  DESKARGATU HEMEN

1

Berrogei bat sindikatu, alderdi eta gizarte-eragilek osatuta, energia eredu berri baterantz abitu dute bidea. Egoera ezaguna da, gero eta gehiago ordaintzen diegu argindarraren fakturan 4-5 konpainia handiei. Monika Monteagudok esan digunez alternatiba badago, eta horretan dabiltza Gure energia plataformakoak. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702monikamonteagudo.mp3 DESKARGATU HEMEN

“Kultura-aniztasunak eta Feminismoak: dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak aztergai” izenburupean izango den ikastaroaren berri ematera Jule Goikoetxea eta Ainhoa Guemes hurbildu zaizkigu. Feminismoa eta Kultura-aniztasuna aztertu dute, Euskal Herriko estatugintza prozesuari begira. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/emakumeak140702ueu.mp3  DESKARGATU HEMEN