Bilboko Somera edo Goienkaleko tabernariek eta merkatariek kalea berreskuratu nahi dute, egun dauden arazoei aurre eginez. Larunbaterako, Somerafest jaialdia prestatu dute zazpi kaleetan lehena den kalea sustatzeko, ekimeneko kide Ziortza Aiensak kontatu digunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709ziortzaaiensa.mp3 Deskargatu hemen

Udari dagokiona eta azalean Jagoba Arrasate Errealeko entrenatzailea. Arin-arin atalean Shakti Olaizola bihurrikaria, eta Erreportaje gisa Udalekuak jorratu dituzte. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak “Euskal Herritik mundu zabalera bidaiari” (Kuba, Saharako basamortua, Korsika eta Nepal) komentatu du. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140707enautmitxelena.mp3  DESKARGATU HEMEN

Aste honi dagokiona eta azalean “Egun bat Pat Ricerekin Belfasten”. Pertsonaia Sarah Jane Turtle da, eta Erdiko Kaieran Durangoko Azoka eta finantzaketak. Termometroan beste bi artikulu: Hizkuntzak aztergai, eta Ignacio Ramoneti egindako elkarrizketa. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Glasgoweko txiroak izan ditu mintzagai. ENTZUN: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140704unaibrea.mp3 DESKARGATU HEMEN

Gaur, Luis Guridik hiru gai aztertu ditu: Fagor-en faktoria batzuk erosteko dauden eskaintzak alde batetik. Bestetik, EPSVak edo Pentsio-funtsak eta Madrilgo gobernuak erabakitakoa. Eta bukatzeko, Langabeziaren datuak: behera egin du, baina oso enplegu gutxi (eta kaskarra) sortu da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703luisguridi.mp3 DESKARGATU HEMEN