Pasa den larunbatean, kalejira baten ondoren, Lasesarren okupatu zuten lokal bat, Gaztetxea izateko helburuarekin. Barakaldoko Gaztetxeen historia kontuan hartuta, galdera da “noiz arte?”, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean ELBko Mikel Hiribarren. Asteko gaia “Antibiotikoekiko erresistentzia” da, eta Erdiko Kaieran Iban Zaldua dugu. Unai Brea erredaktoreak Gure esku dago herri-ekimena, Estitxu Garairi egindako elkarrizketa, edo Fralib langileen kooperatiba ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Okupazio berria dugu Bilboko 7 Kaleetako Dendarikalen, izen horrekin hain zuzen. Bertako Garazik, izena, izana, asteburu honetako Jardunaldiak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Hola hasi du gaur Mikel Bujandak Nafarroako kronika, S. Fermin jaiei erreferentzia eginez. Horrez gain, Monarkia-Errepublika, Gure esku dago, Istripua errepidean, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta, igandean ekainaren 8an giza-katea egingo da Durangotik-Iruñearaino, erabakitzeko eskubidearen alde. Jendetza biltzeko helburua beteta, Juanan Furundarenak zenbait azalpen eman dizkigu gaiaren inguruan. DESKARGATU HENMEN
Langabezia jaitsi egin da maiatzean Hego Euskal Herrian, baina datu hotz horien atzetik zenbait errealitate eskutatzen dira, soldata, genero edo lan baldintzen inguruan, Luis Guridik azaldu digunez. Amaitzeko, Fagor-en egoera aztertu du Luisek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Jabi Asurmendik hiru gai jorratu ditu. Hasteko, Googlek aterako duen “End to end” funtzionalitate berria. Jarraitzeko, josemite bertsio berria komentatu du. Eta bukatzeko, Jabik instagramek gehitutako ezaugarri batuk izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
Azterketa garaian gabiltza eta Bilboko Liburutegi Publikoen ordutegiak ez dira ikasleen beharretara egokitzen Aitziber Ibaibarriagaren ustetan. Horrez gain, Aitziberrek Arriaga Antzokiaren programazioa eta euskara, Solokoetxeko Antenak, Auzoetako jaiak, eta igandeko “Eskuz esku” gizakatea komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
