Duela gutxi, Barakaldoko Lutxanako Llano eta Burtzeña auzoetan Langabetuen Asanbladak eratu dituzte, berriro. Prentsaurrekoa ere egin dute, oinarrizko 3 eskaera plazaratuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Apirilari dagokiona eta azalean Paxkal Indo Seaskako lehendakaria. Arin-arin atalean Lourdes Oiartzabal elkarrizketatu dute. Erreportajeen artean, Eñaut Mitxelenak Aiaraldeko “Ogerleko” moneta berria, Iruñeako “Konkistari planto”, Erraketistak, eta Pasai S. Pedroko Itsas Kultur Faktoria komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Igandean izango da Kafe Antzokian, Rock´n ´Kids izenarekin. S. Filippo gaixotasun arraroa neurologikoa da, eta pairatzen dutenei laguntza eta elkartasuna adierazteko antolatu dute kontzertua, Erdoitza Garatek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean “Abortua: erabakitzeko eskubidearen alde”. Asteko gaia Nafarroa Garaiko Pirinioko herriak dira, eta Pertsonaia Jagoba Arrasate entrenatzailea. Erdiko Kaieran Bostok Photo, eta Termometroan Gure esku dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbilean agertutako “Bretainiako txano gorriak” artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Kargu publiko batek beste 4-5 enpresa pribatutan lan egin ahal du? Horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, Parlamentuko gaiekin jarraitzeko. Memoria historikoa Iruñean, eta Etxarrin egingo duten Herri-galdeketa jorratu ondoren, Koxka enpresaren egoera komentatu du. Bukatzeko, Mikelek bihar Lesakan Bardoen finala izango dela gogoratu du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Luis Guridik hiru gai jorratu ditu: hasteko, Catak Fagor-en etxetresnaken fabrikak erosteko eskaintza egin du. Jarraitzeko, Gipuzkoan zerga berezia ezarri diete aberatsei Errenta Aitorpenean. Bukatzeko, Luisek Europako Banku Zentralako Mario Draghik “deflazioa”-ri buruzkoak esandakoak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaindegiak atari berri bat jarri du indarrean, datuak.net. Bertan, Imanol Esnaolak azaldu digunez, gaiak lau ataletan daude sailkatuta, erabiltzaileek datuak erraz lor ditzaten. DESKARGATU HEMEN
Zeuden tokitik kendu eta Udaletxeko beste toki batera eraman dituzte momentuz. Horrekin batera, Aitziber Ibaibarriagak Atxuriko Kantxen afera, Basarrate Plazarena, eta Iñigo Cabacasen 2. urteurrena ere komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, goizean eta arratsaldeko 19´30etan, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren “Koka Kola eta barea” antzeslana Bilbon geratu da. Aktoreek Ez Dok Hamairu, argazkia, umorea, showa, musika, historia.. hori eta gehiago kontatu digute. DESKARGATU HEMEN
AEBetako elkarte horrek bisita egin berri du Bizkaian, EHNE-Bizkaia sindikatuak gonbidatuta. Bisitan, Bizkaiko Nekazarien egoera ezagutzeko parada izan dute, baita egitasmo berriak ere, Etxalde edo Nekasarea esaterako, Xarles Iturbek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
