Bihotzean Auzo Elkarteak eta hainbat arkitekto eta ondare adituk prentsaurrekoa eskaini dute Santiago Katedralaren atzekaldean, katedralaren fatxadaren ustezko zaharberritzearen atzean negozio pribatu bat eraikitzeko plana salatzeko. Haien esanetan, proiektu hau ondasun publikoen merkantilizazioaren adibide kezkagarria da, non ondare historikoa eta artea kontsumo-erakusleiho bihurtzen diren. Iñaki Uriarte arkitektoak azaldu duenez, katedrala […]

Mikel Telleriak ‘Oroit Lou Reed’ bere estudioko laugarren diskoa aurkeztu du  Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. New Yorkeko kantariari eskainitako omenezko lana da, rockaren historian aparteko eragina izan duen musikariari eginiko omenaldia, eta Mikelentzat musika erreferente garrantzitsua izan dena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250318_mikel_telleria_lou_reed_oroituz.mp3 Deskargatu hemen.

HOTS&HITZ jardunaldiak ospatuko dira bihar Bilbon. Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ kolektiboa izango dute gaia. Hirugarren edizioa dute jardunaldiak eta musika bulegoak antolatzen ditu. Jarduera honen helburua; musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi […]

Gaurkoan Loraldia eskola ezagutzeko aukera izan dugu. 9 ikasturtetan 29 ikastetxetan, 2.600 ikaslek baino gehiagok eta hainbat kultur sortzailek parte hartu dute. Gaurkoan ekimen hau barrutik ezagutzeko aukera izango dugu, horretarako loraldia eskolan parte hartzen duten bi lagun batu zaizkigu irratira. Urretxindorra ikastolako Fatima, Manex eta Gorka batu zaizkigu. “Ostikada! […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer egingo […]

Talde berria ezagutzeko aukera dugu gaur. Besarka taldea (hirukotea) 2023ko bukaeran Irunen sortutako proiektua da. 2025eko otsailean argitaratuko du hiru abestiko EP bat: Beharrezkoa deiturikoa. Gaur Bira kulturgunean arituko dira. Ostegun arratsalde baterako plan ederra. Patxuko Nice desagertu ondoren, hura osatu zuten hiru musikarik ekin zioten musika ibilbide berriari, Besarkari, […]

Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpena izan dugu gaur eta magia izan da protagonista, Imanol Ituiño magoaren eskutik. Irratira batu zaigu magoa, goizeko eta arrastiko emanaldi bien artean, eta magiaz eta ilusionismoaz jardun dugu berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250312_imanol_ituno.mp3 Deskargatu hemen.

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan, Hilabete honetako protagonista Josune Arakistain musikaria da, eta, besteak beste, musika eta Süne proiektuaz, arrakastaz eta trikitiaz aritu dira. Laburrean, Haritz Rodriguez pommelierra elkarrizketatu dute; American Cider Association erakundeak pommelier ziurtagiria eman berri dio […]