GUKA mugimenduak Bilbon martxan den “erdalduntze makina” aurkeztu du. Infografia baten bidez, GUKAk Bilbon euskaraz bizi nahi duenak helburu hori eragozteko topatzen dituen oztopoak eta erdararen aldeko eragileak irudikatu ditu, makinaria oso baten mekanismoak bailiran. Bilbon euskaraz bizitzeko asmoa zuen pertsona, hasieran “Euskaraz bizi nahi dut” asmoa zuena, azkenean, prozesu […]

‘Amama, irribarrearen ondarea’ antzezlana estreinatuko dute igandean Pabelloi 6 aretoan eidabek jarri du martxan antzezlana eta Ugaitz Alegria da antzezlanaren zuzendaria. Topera dabil baina tartetxo bat eskaini digu. Antzezlaneko protagonistak Leak amama bat behar duela sentitzen du, baina ez dauka. Eskolako lagunen amamak ikusten ditu nonahi, eta berea topatzeko hainbat […]

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gazteen Dantza Topaketaren  hirugarren edizioa egingo da Seguran, ekainaren 27tik 29ra. Bertan, Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute dantza tradizionalaren belaunaldi arteko erreleboaz hausnartzeko eta komunitate sentimendua indartzeko. Topaketarako izen-ematea otsailaren 24tik martxoaren 21era egongo da zabalik. Informazio […]

  Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer […]

Argia astekariaren errepasoa egiin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean COPEL mugimendua izan dute hizpide. Espainiako trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen taldea izan zen. Abenduan Euskal Herrian izan zen horko sortzaile Daniel Pont, eta elkarrizketa egin diote. La Furia rap abeslaria elkarrizketatu du Danele Sarriugartek. Kultur atalean Pomada Bandaren emanaldiaren […]

Bilboko Aratusteak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira, 50 jarduera inguru izango dira hiriko hainbat lekutan, eta ohikoa den bezala Farolin eta Zaranbolas izango dira pertsonai nagusiak. Josu Camarak gorpuztuko du (Farolin) eta Oihana Bartrak (Zaranbolas) izango dira. Aratusteetako ekitaldi garrantzitsuen artean haurrentzako desfileak, musika-emanaldiak eta mozorro-lehiaketak nabarmentzen dira. Gaur […]

Hazas taldea Zenbat gau kantuarekin ezagutu genuen. Lasarte Oriakoa da Ander Hazas. Orain arte beste musika estilo batzuk jorratu izan dituzte. Hazas musika urbanoan dsentitzen da eraso, oraingoan kantu berria argitaratu berri du. Solo solito kantua aurkeztu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250219_hazas.mp3 Deskargatu hemen.

Duela hiru urte Tartanga Lanbide Heziketako ikasleek eta Erandiko Udalak Gure Jaialdia jarri zuten martxan. Ostiral eta larunbat honetan jada hirugarren edizioa egingo dute Erandion bertan. Gurera etorri zaigu Lander Angulo antolatzaileetako ikasle bat eta jaialdiaren helburuak eta programazioa aurkeztu digu. Eguneko ekintzen artean antzerki obra desberdinak edo dokumentalen proiekzioak […]