Unai Arangurenekin izan gara eta asteburu honetan burutuko diren zenbait jardunaldiren berri eman digu. Gernikan “Nekazal mundu bizi baten aldeko foroa” bilduko da, bertan euskal gazte baserritarrek protagonismo berezia izanik. Larunbatean Bilbon “Elikadura subirautzaren” aldeko manifa egongo da eta astelehena da Gernikako urriko azkena….  DESKARGATU HEMEN

Gaurkoan, hiru berri ekarri dizkigu Fakun Aznarezek: hasteko, gaur Oslon hastekoak diren Kolonbiako gobernuaren eta FARCen arteko bake-negoziazioak aztertu ditu. Gero, Kuban urtarriletik aurrera herrialdetik ateratzeko legedi berria kontatu digu. Eta bukatzeko, Txilen, Maputxe preso politiko batzuen gose greba izan du mintzagai.  DESKARGATU HEMEN