Azken bolada honetan, zenbait arazo gertatu dira aipatu plaza horretan, Bilboko beste leku batzuetan (7 Kaleak, Deustu, Indautxu…) gertatzen diren bezala. Zer gertatzen ari den, nortzuk dabiltzan horietan, polizien oldarraldiak eta irtenbideak ere kontatu dizkigu S. Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Koordinakundeko Patxi Manriquek. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoan, Hauteskundeak, EHEen elkarrateratzea, Ikasleen mobilizazioak eta Agenda jorratu ditu Jon Sanchezek. DESKARGATU HEMEN
Gaur Gabriel Aresti euskaltegia eta akademiako Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bizkaiko ENHEko kide den Arantza Arrien izan dugu gurekin; gaurko Nazioarteko Elikaduraren egunaren harira, E. Herrian eratu berri den “Aliantza Elikadura” mugimenduaren aldeko berri eman digu. Halaber urriaren 27an Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako gomita ere luzatu digu Arantzak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Tabako saltzaileen protesta, FR 3ko langileen arazoak, Parisen izandako Biltzarraren balantzea eta Lurrama azoka komentatu ditu Irulegiko Irratiko Pantzo Irigarai kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan gai batzuk aztertu ditu Patxi Gaztelumendi: besteak beste, Hispanitatearen eguna eta Catalunyako egoera, Wert Espainiako ministroaren adierazpenak eta Hezkuntzako greba, datorren igandeko EAEko Hauteskundeak… DESKARGATU HEMEN
Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko kidea izan dugu gurean. Bihar hasiko da makro-epaiketa, eta horren harira zenbait erreflexio ekarri dizkigu Iñaki lagunak. DESKARGATU HEMEN
Irailari dagokiona eta azalean Juan Carlos Solar eskubaloi entrenatzailea. Horretaz gain, San Sebastian klinika berria edo Diru-laguntzaren murrizketak auzoetako jaietan jorratu dituzte. Eta ohiko atalak: Gurera etorriak, Deustualdeko Historia, Inkesta, Barkua bete berba…Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den urtean joan zitzaigun Aitzol Aramaio zinegile ondarrutarra: gaur hasi eta igandera bitartean, bere lagunek aipatu festibala antolatu dute Aitzolen omenez, musika, artea, literatura eta zinema uztartuz, Txomin Aramaiok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Lau urte bete berri ditu eta lanik ez zaie falta, egoera sozio-ekonomikoa kontuan hartuta. Hori dela kausa, Igorrek kontatu digunez, datorren larunbatean eztabaida egingo dute Bilboko 7 Katu Gaztetxean, eta gero kontzertua. DESKARGATU HEMEN
