Gaurkoan, hainbat gai ekarri dizkigu Aitziber Ibaibarriagak: Jubilatuen etxeena, Fleming Plazarena, Euskararena, Sabino Aranako autobidearena eta Hiria Antolatzeko Plan Orokorrarena. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Irailari dagokiona eta azalean Nerea Orizaola txupinera: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje batean Danok Bat futbol taldea agertzen zaigu, eta beste batean Mahatserriko jaien balantzea egin du Lur Malleak. Horietaz gain, Literatura Kritika atal berria edo Irudi Albuma. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Valls ministroaren adierazpenak, pasa den larunbateko Baionako manifestazioa, azaroaren 10ean egingo dutena eta Xilaba (Iparraldeko Bertsulari Txapelketa) jorratu ditu Pantxo Irigaraik. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean Baionan egin zen manifaren haritik jardun du Iñaki Barcenak, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko kideak. Egitasmoaren nondik norakoak, egun zertan den,mugimenduaren berezitasunak ipar eta hegoaldean…. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin, hainbat lagun bildu ziren pasa den larunbatean Bilbon, Etxaldek antolatuta. Bestalde, pasa den asteburuan ere, Gernikan Foru berezi bat egin zuten, Elikadura burujabetzaren inguruan, Patxi Gaztelumendik kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Hala ematen du, bederen: EAJk eta Alderdi Sozialistak ituna egin dute eta horren bitartez zergak igoko dituzte Bizkaiko herri batzuetan, Barakaldon esaterako, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Kiribil Sarea osatzen duten Bizkaiko elkarteek 5 eta 18 urte bitarteko lagunekin lan egiten dute, eta ikasturte berriari ekin berri diote, Josu Grandibilek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Hilaren25ean Bilboko hainbat tokitan izango duguna. Aurten ere, zailtasun ekonomikoen gainetik, apostu sendoa egin du hilaren 25ean hasiko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdi honek, Alizia Otxandategi zuzendariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN!!!
Laminaciones Arregiko langileen arazoak, Euskalgintzarenak Gasteizen, Hauteskundeen emaitzak Araban eta Agenda ekarri dizkigu Jon Sanchez gure kolaboratzaileak. DESKARGATU HEMEN
