Aurten ere, Udaberriko oporraldia aprobetxatuta, Senegalera joango dira, Casamance eremura, bizikletaz ibiltzera. Horrekin batera, hango jendea(diolak) ezagutzeko edo paisaiekin gozatzeko aukera ere izango dute, Alberto Markuerkiaga antolatzaileak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago xauenbidaiak.com-en. DESKARGATU HEMEN!!!

Gaurkoan, lau berri komentatu ditu Pantxo Irigarai kazetariak. Hasteko, ardi-esne egileen eta industrien arteko gatazka aipatu du. Gero, Senpereko mobilizazioak eta atxiloketak izan ditu mintzagai. Donapaleuko Lur Berri Kooperatiban dauden arazoak ere aipatu ditu, Pariseko Laborantza Saloiaren aurkezpenarekin bukatzeko.  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN