Nekazarien borrokak, Biodibertsitatea, Lurraldea eta Elikadura burujabetza izeneko Zinemaldia antolatu du Mundu Bat GKEk, nekazarien munduko ikuspegi desberdinak emateko asmoarekin. Hilaren 15, 16, 22 eta 23an izango dira Bilbon; Amurrion eta Barakaldon ere zenbait pelikula ikusgai izango dira, Joseba Martin Mundu Bateko kideak kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Gipuzkoako txapelketaren harira Azpeitian izan zen bostgarren eta azken final laurdena ekarri digu Jabi Lauzurika lankideak; horrekin batera astebururako agendaren aipamenak, eta sanmartinetan gaudenez Justo respaldiza zenari 85.urtean egin grabazioa: “San Martin esaik bat: gure Jaune bera dok bat… esaik hamahiru: ez dozak hamairu…” Dokumentu ederra!  DESKARGATU HEMEN!!!!!!