Josu Larrinaga EHuko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin. Klima aldaketari buruz Durbanen burutu berri den bilkura izan du hizpide Iosuk; porrota izan dela azpimarratu du eta horrek izan ditzakeen ondorioak aipatu dizkigu; munduko agintarien hutsikeriak eta bisio faltak ez digu ez etorkizun berderik iragartzen! DESCARGATU HEMEN!!!!
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Abenduari dagokiona eta azalean “Margotan ondutako Paisaiak”: horri dedikatu diote erreportaje nagusia. Horretaz gain, besteak beste, “Aljerian euskaraz”, “5 harribitxi Araba hego-mendebaldean”, “Irulegiko gaztelua” eta bi txango. Urtarrilekoak Euskal moda jorratuko du Hektor Ortegak kontatu digunez. DRSKARFGATU HEMEN!!!!!!
Aipatu enpresan duela gutxi bertako 21 langileak (guztiak) kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu du zuzendaritzak. LAB sindikatuko Jon Iñaki Alkortak sektore horren egoera, Administrazioen jarrera, baita Lea-Artibaiko lan egoera ere komentatu du elkarrizketa honetan. DESKARGATU HEMEN!!!!
Egunotan dugu Durangoko Euskal Liburu eta Disko 46.azoka martxan eta Patxi Gaztelumendik bertatik egun du kronika: giroa, nobedadeak, saltzaileen iritziak, azoka alternatiboa eta gehiago kontatu digu Patxik. DESKARGATU HEMEN!!!!
Gaurkoan, Jon Sanchezek hiru ekarri dizkigu. Hasteko, Osasun Zerbitzuen inguruan Jaurlaritzaren eta Errioxako gobernuaren arteko hika mika komentatu du. Araba Euskaraz 2012 aurkeztu berri dutela ere esan digu eta bukatzeko, Martxoak 3 elkarteak Zaramagan Memoriarako Foroa ireki nahi duela azaldu digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Azalean “Ez da nuklear ziurrik” agertzen da eta hori jorratu dute Asteko gaian. Pertsonaia, aldiz, Amaia Tello, eta “Erdiko Kaieran” Idoia Zabaleta. Termometroan beste bi artikulu: bata Mikel Asurmendik berak PPko Jose Antonio Azpirozi egindako elkarrizketa, eta bestea “Hizkuntza kudeaketa prentsaurrekoetan”. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Kukutzakoen ametsak ez dira bukatu: esaterako, aste honetan bertan kaleratuko dute aipatu liburua. Lutxo Egia liburuaren partaideak hainbat xehetasun kontatu dizkigu elkarrizketa honetan. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Azalean “Etxetik kaleratuak eta bankuak” eta horixe da Asteko gaia. Pertsonaia, aldiz, Jon Maia eta Erdiko Kaieran Xabier Montoia. “Emakumeak zientzietan”eta “ETA Katalunian” artikuluak, eta Francisco Fdez. Reyri egindako elkarrizketa ere komentatu ditu Mikel Asurmendi Argiako kazetariak. DESKARGATU HEMEN!!!!!!
Aste honetan pasa dira Deustutik Leioara eta arazo batzuekin: materialarekin, instalazioarekin, autobusarekin, aparkalekuarekin… Gainera, Inaugurazio egunean ikasleak ez zituzten gonbidatu, EHUko Magisteritza fakultatean eratu berri duten Ikasle Asanbladako Anek kontatu digunez. DESSKARGATU HEMEN!!!!!
Ismael Manterolak bi erakusketa aztertu ditu gaurkoan. Hasteko Antonio Lópezena azaldu digu. Bigarrena, beti Arte Ederretako Museoan, “On the road” argazki erakusketa kolektiboa izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN!!!!!
