Lelo horrekin Jardunaldiak antolatu ditu SOS Arrazakeriak, batzuetan eta askotan gertatzen dena aztertzeko eta ikustarazteko. Aipatu elkarte horren Patxi de la Fuentek kontatu duenez, Jardunaldiak hilaren 10 eta 11an izango dira Bilboko S. Frantziskoko Udaltegian. Honen inguruko informazio gehiago sosracismo.org helbidean. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian “Katamalo” kontzertuarekin hasiko dena. Aurten sei emanaldi prestatu ditu Topaguneak, aipatutakoaz gain, Urdulizen, Balmasedan, Ermuan, Getxon eta Barakaldon izango direnak, Manuel Moreno Topaguneko Kulturgintza Saileko teknikariak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Gaurkoan, bost gai jorratu ditu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko asteburuko euri-jasek eragindako kalteak aipatu ditu; Lurrama azokaren balantzea egin du gero, eta ELB sindikatua eta esne kontuak ere aipatu ditu. Lurralde erreformaz hitz egin ondoren, Baionan eraikiko duten meskitarekin bukatu du gaurko kronika. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Egoera ikusita (gaztetxe hori eraisteko arriskuan dago) Erromoko hainbat lagunek eta elkartek aipatu Plataforma sortu berri dute. Dagoeneko lanean ari dira arazo honi aldeko irtenbidea emateko asmoz, Plataforma horren Amaia Arbeloak kontatu duenez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Urriari dagokiona eta azalean Jose Angel Lasa eskultorea: berari egin diote elkarrizketa nagusia, Lur Mallea aldizkari horren zuzendariak kontatu digunez. Erreportajeetan, aldiz, “Emaus” eta “Hezkuntzari begira erretirotik”. Arte gehiago dakar urriko zenbakiak, Luis Candaudap margolariarekin. Ohiko atalak (“Begoña eta euskerea”, Inkesta..) eta bi berri bukatzeko, La Komi Gaztetxe eta Briñas […]
Pasa den asteburuan Miarritzeko Hall dÍratyn burutu dutena, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bultzatuta. Bosgarren edizio hau arrakastatsua izan da antolatzaileen ustez eta euria ez da traba handia izan. Patxi Gaztelumendiren ustez baserriko mundua eta hiria lotzea lortu dute Iparraldekoek eta ondo legoke Hegoaldean holakorik martxan ikustea. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Azaroari dagokiona eta azalean “Armañon: haitz, belar eta baso”: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean Nafarroa Garaiko “Gogona” jorratu dute eta Zenbaki eta lurrean “5 eliza, jatorriz jentilak”. Baskoniako Dukerriaz ere idatzi dute, eta horietaz gain ohikoak: Bitakora kaiera, Argazkia eta Bi txango. Abenduko Noran euskal pintoreak izango […]
Berriro gertatu da: Barakaldoko Udal langileei protesta eta mobilizazioei ekin diete, Udalak langileen lan-hitzarmena betetzen ez duelako. Aspalditik dator auzia eta langileek hainbat protesta iragarri badituzte ere, ez dute baztertzen bestelakoak ere egitea, Gotzon Hermosilla Bilboko Berria egunkariko erredakzio-buruak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; A-20ko espainiar hauteskundeak direla eta jardun du gaurkoan: parte hartzeko euskaldunok daukagun “grina”, mementu politikoaren “berezitasuna”,inkesten araberako emaitzak eta balizko ondorioak…Guzti horiek eta gehiago aztergai patxadaz eta sendotasunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Ostiralero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; gaurkoan Gipuzkoako “gpuntua” txapelketako bi saiok hartu dute protagonismoa: larunbatean Hondarribin eta igandean Idiazabalen jokatutakoak, alegia; bertako gorabeherak, puntuak, partaideak eta zenbait ariketa entzuteko aukera duzu entzule. DESKARGATU HEMEN !!!!
