Gaur dira egitekoak EAEko hiriburuetan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta eta Hezkuntza ezartzen ari diren murrizketen aurka. Egoera txarra da, EILASeko Arantza Fernandez de Garaialdek kontatu digunez, baina okerragoa izango da Jaurlaritzaren 2012rako aurrekontuak jakin ondoren. Nafarroan, gaur ere, greba egingo dute, Hezkuntza Publikoan kasu honetan. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur ere horien inguruko hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko, Danimarkan sakelakoaren eta garuneko minbiziaren arteko ikerketa egin berri dutela kontatu digu. Bestalde, euskara ikasteko aditzak.com webgune berria aipatu du. Eta bukatzeko, azaroan Eskoriatzan izango den Titau laburmetrai lehiaketa izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Jose Antonio Torre “Medius” izan dugu gurekin; Aieteko bilkuraren ondotik gertatutakoak azaldu dizkigu, artean ETAren armak uztearena, alderdi eta eragileen erreakzioak… Azaroaren 20an izango diren bozak ere kontuan izan ditu Medius-ek. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Ostiral honetan izango den Udal osoko bilkurarekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga, Bilboko Bilduko zinegotzia. BAD jaialdian euskarazko lan bakarra izango dela kontatu ondoren, Bilbon bizi den Enric Goyalonsen bahiketa (Saharan) komentatu du. Bukatzeko, pasa den asteburuan Kukutzako kideek Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri zutela epaitegian gogorazi digu. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Urriari dagokiona eta azalean Iñaki Urrutia aktore eta irakaslea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko argilunak, Katamalo edo Bilbao Unanue margolaria izan dituzte aztergai. Eta, Lur Mallea Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak kontatu digunez, ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta… DESKARGATU HEMEN!!!!!
Azken bolada honetan, azkar, oso azkar doa egoera politikoa Hego Euskal Herrian: Aieteko Konferentzia, ETAren komunikatua, erreakzioak, Amaiur, politikarien mugimenduak eta gehiago aztertu ditu Patxi Gaztelumendik. Horrekin jarraituz, aste honetako “festa berezia” ere izan du hizpide, Gernikako Estatutuaren 32. urteurrenarena alegia: Patxik, Estatutu hori aztertzeaz gain, Gernikan bertan asteartean izandako […]
Gaurkoan Jon Iñaki Artetxe komikian aditua izan dugu eta horixe esan digu, komikigintzaren egoera oso zaila izan arren, bizirik dirauela. Eta adibide batzuk komentatu ditu: “Miguel eta Nekane, ijito herriaren historia”, TMEOren zenbaki eta bilduma berriak, “Emakume komikigileak” erakusketa edo Iban Barrenetxea jaso duen saria. DESKARGATU HEMEN !!!!
ETAren komunikatuak Nafarroan izan duen eraginarekin hasi du Mikel Bujandak gaurko Kronika. Nafarroako Legebiltzarrak onartutako “Dekretazua” ere izan du aztergai; gero, Iruñeako Udala eta Euskararen ordenantzak, eta Gizon Gurpila egitasmoa komentatu ditu Mikelek. Bukatzeko, igandean ospatuko dutenTafallako Feria izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Bai, Maddi Pirata da Zirtak antzerki taldeak prestatu duen obra berriaren izenburua; antzezlanaren zuzendari Koldo Zelestino izan dugu gurekin eta berak azaldu dizkigu lanaren nondik norakoak, helburuak, partehartzaileak… Euskal Antzerkigintzaz ere jardun izan du Koldok.Estreinaldia azaroaren 6an egingo dute Bilboko K. Antzokian. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Igandean izango dira ekitaldi nagusiak, Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezk kontatu digunez.. Kasu honetan, Ahaztuak 1936-1977k eta Askapenak antolatuta, Espainiako zein Argentinako diktaduren biktimak gogoratu nahi dituzte, besteak beste Mercedes Colás Irisarri eta Alicia Meroño. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
